Lointek Gernikak IDK Euskotren menderatu du Gascan, derbian, luzapenean (72-73)
Hala, Lucas Fernandezen taldeak Endesa Ligan jarraitzeko aurrerapauso ia erabakigarria eman du; Azu Muguruzaren taldeak, ordea, ezin izan du play-offeko postuetara gerturatu. Gainera, Araskik balio handiko garaipena eskuratu du Perfumerias Avenidaren kantxan (68-72).
Gascan jokatutako derbiko bi irudi. Argazkiak: IDK Euskotren eta Lointek Gernika Bizkaia.
Lointek Gernika Bizkaiak IDK Euskotren menderatu du, 72-73, luzapenean, 2025-2026 denboraldiko Endesa Ligako hogeita zazpigarren jardunaldiko euskal derbian, Gascan, Donostian, asteazkenean. Gainera, Araskik balio handiko garaipena eskuratu du Perfumerias Avenidaren kantxan (68-72).
Testuinguru horretan, Donostian, Lointek Gernikak garaipena eskuratu du, IDK Euskotrenen aurkako derbian, eta, hortaz, oso gertu du mailari eusteko helburua; izan ere, hiru jardunaldi gelditzen direnean, Lointek Gernikak hamar partida irabazita ditu, eta ia-ia poltsikoratuta du helburu hori. IDK Euskotrenen asmoa zen irabaztea play-offetan izateko lehia estutzeko, baina, derbia galduta, hamaika neurketa irabazita gelditu da, eta sailkapeneko hamargarren postuan dago, alegia, Bizkaiko taldea baino postu bat gorago.
Oso parean ibili dira bi taldeak norgehiagokan, ia partida osoan, eta azkenean luzapenean erabaki da lehia. Atsedenaldian, IDK Euskotrenek puntu bateko abantaila zuen, 40-39; hori bai, alde handiak izan ditu lehen zatian, hamalau puntukoa ere bigarren laurdenean, 34-20koan. Bigarren zatian, Lointek Gernika, minutu batzuetan, aurretik izan da, lau puntuz ere (52-56). Berrogei minutuak bukatuta, 64-64ko emaitza islatzen zuen markagailuak, eta luzapena izan da.
Luzapenean, Lointek Gernikak IDK Euskotrenek baino gehiago asmatu du, eta garaipena eskuratu. Yvonne Ejimek, 19 puntu sartuta, derbiko saskiratzailerik onena izan da, eta Emily Bessoirrek, 15 puntu eginda, Lointek Gernikan punturik gehien lortu dituen jokalaria izan da, Gascan.
Araskik Perfumerias Avenidaren kantxan irabazi du
Kutxabank Araskiri dagokionez, Made Urietaren taldeak meritu eta balio handiko garaipena lortu du Perfumerias Avenidaren etxean, 68-72 gailenduta. Garaipen hori eskuratuta, Araskik gertuago ditu sailkapenean aurretik dauden aurkariak, eta mailari eusteko lehia are gehiago estutu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikaren garaipena eta Kutxabank Araskiren eta IDK Euskotrenen porrotak 26. jardunaldian
Bizkaiko taldea izan da puntuak lortu dituen bakarra, eta Araskik jaitsiera postuetan jarraitzen du.
IDK Euskotren izan da Endesa Ligaren 25. jardunaldian irabazi duen euskal talde bakarra
Donostiako taldeak Baxi Ferrol menderatu du etxean; Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak, aldiz, galdu egin dute.
Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek irabazi egin dute Endesa Ligan, eta Lointek Gernikak galdu du
Kutxabank Araskik garaipena eskuratu du etxean Joventuten aurka (83-68), IDK Euskotrenek ere irabazi egin du Kanaria Handien aurka (63-76), eta Lointek Gernikak galdu egin du Valentziaren aurka (67-68).
Arratsalde beltza euskal taldeentzat, Emakumezkoen Endesa Ligan
IDK Euskotrenek, Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik porrot egin dute 23. jardunaldian.
Lointek Gernikak nagusitasunez garaitu du Kutxabank Araski euskal derbian
Lucas Fernandezen taldeak 93-61 mendean hartu du Kutxabank Araski Malosteko kiroldegian jokatu den hogeita bigarren jardunaldiko euskal derbian. IDK Euskotrenek, berriz, garaipen sendoa eskuratu du Cadi La Seuren aurka (42-77).
Kutxabank Araskik lehen laurdenean utzi du erabakita IDK Euskotrenen aurkako derbia (76-66)
28-8ko lehen partzialarekin, garaipena etxean geratzea ziurtatu du Arabako taldeak.
Kutxabank Araskik irabazi egin du; IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak, galdu
IDK Euskotrenek porrota jaso du etxean Hozono Global Jairisen aurka (53-72), Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du Baxi Ferrolen kontra (77-86) eta Kutxabank Araskik garaipen garrantzitsua eskuratu du Spar Kanaria Handiaren aurka (73-77).
Beste jardunaldi beltz bat Kutxabank Araski, IDK Euskotren eta Lointek Gernika Bizkaiarentzat
Arabako taldeak galdu egin du Ensinoren aurka (55-71), Gipuzkoakoak Estudiantesen aurka (92-67) eta Bizkaikoak Joventuten etxean (76-63).
Jardunaldi beltza Lointek Gernika Bizkaia, IDK Euskotren eta Kutxabank Araskirentzat
Bizkaiko taldeak galdu egin du Leganesen aurka (74-66), Gipuzkoakoak Perfumerias Avenidaren aurka (74-66) eta Arabakoak Valentzia Basketen etxean (90-61).