Lointek Gernikak irabazi egin du; Kutxabank Araskik, Ardoik eta IDK-k, galdu
Emakumezkoen Endesa Ligako 12. jardunaldiak ez zituen emaitza onak utzi Euskal Herriko taldeentzat, Lointek Gernika Bizkaia izan baitzen garaipena eskuratu zuen ordezkari bakarra, Spar Gran Canaria 56-85 mendean hartuta. Kutxabank Araskik 66-55 galdu egin zuen Cadi La Seuren aurrean, Ardoik 71-62 Estudiantesen kontra eta IDK-k ere ezin izan zuen Duran Maquinaria Ensino menderatu (46-75).
Gernikarrek garaipen esanguratsua ekarri zuten etxera, kopara begira dituzten helburuei dagokienez. Partida hasieratik irabaztera atera ziren, eta ez ziotenez kanariarrei aukerarik eman, erraz gailendu ziren kantxan.
Ezin da gauza bera esan Emakumezkoen Endesa Ligako gainerako Euskal Herriko ordezkarien inguruan. Izan ere, Kutxabank Araskik, esaterako, ez du oraindik garaipenik lortu etxean denboraldi honetan. Ez zuten norgehiagoka behar bezala hasi, eta amaitu ere modu berean egin zuten. Bigarren zatian, Made Urietaren taldea hobetzen saiatu zen arren, puntuak Cadi La Seuren esku geratu ziren.
Horrez gain, Ardoik Estudiantes Movistarri egin zion bisita 12. jardunaldi honetan. Lehen zatian borroka bizia izan zen kantxan; lehen laurdena galtzen bukatu zuten nafarrek, baina markagailua alde zutela bukatu zuten lehen erdia, 23-28. Ondoren, aldiz, madrildarrak aurrea hartuta, 71-62 amaitu zuten.
Azkenik, IDK Euskotrenek ezinean jarraitzen du ligan. Sailkapenaren azken tokian dago, Duran Maquinaria Ensinoren kontra galdu eta gero (46-75). Azu Muguruzaren taldea, hortaz, Europan egiten ari den bide oparoari begira dago, asteazken honetan hitzordua du eta, etxean, CBBSren aurrean. Norgehiagoka ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
Zure interesekoa izan daiteke
Jardunaldi beltza Lointek Gernika, IDK Euskotren eta Kutxabank Araskirentzat
Bizkaiko taldeak galdu egin du Leganesen aurka (74-66), Gipuzkoakoak Perfumerias Avenidaren aurka (74-66) eta Arabakoak Valentzia Basketen etxean (90-61).
Surne Bilbaok luzapenean irabazi dio Granadari (84-88)
Surne Bilbaok garaipena lortu du larunbat honetan Granadako Kirol Jauregian (84-88), luzapenean, 11 porrot jarraian jaso dituen Coviranen aurka, Endesa Ligako azken postuan jarraituko duena.
Atsedenaldiak ez dio onik egin Baskoniari Fenerbahceren aurka (84-71)
Beste porrot gogor batekin, Gasteizko taldea atzean geratu da play-inean sartzeko lehian.
Surne Bilbaok Sporting CP menderatu du Lisboan (72-90), eta FIBA Europe Cupeko final laurdenetarako sailkatu da
Bilboko taldea argi gailendu zaio aurkariari, eta, horrenbestez, txapelketako hurrengo fasean izango da.
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Villeneuven, partida estu baten ostean (83-81)
Lointek Gernika Bizkaia emakumezkoen Eurokopatik at geratu da final-zortzirenetako itzulerako partidan Villeneuve-d'Ascqen, egungo txapeldunaren pistan 83-81 galdu ostean.
Panathinaikosen aulkiak Kosner Baskonia erraz garaitu du Atenasen (93-74)
Toliopoulos eta Samodurov izan dira, ustekabean, saskiratzailerik onenak etxekoen alde laster desorekatu den norgehiagokan, Holmesi esker lehen zatian, eta Sloukasi esker, bigarrenean.
Kosner Baskoniak Panathinaikos bisitatuko du, astearte honetan, Euroligan
Greziako taldea zortzigarren postuan dago, txapelketako 22 jardunaldi jokatu ostean. Kosner Baskoniak Errege Kopan izango dela baieztatu ostean jokatuko du Panathinaikosen aurka.
Endesa Ligako 16. jardunaldiko 10 jokaldi onenak
Endesa Ligako hamaseigarren jardunaldia jokatu da, eta hemen bildu ditugu ligako hamar jokaldi onenak.
Kosner Baskoniak Koparako txartela lortu du Manresaren aurka (130-85)
Kosner Baskoniak Errege Kopa jokatzeko txartela lortu du igande honetan, BAXI Manresa 130-85 menderatuta, eta markak hautsi ditu, Baskoniak inoizko puntu gehien eta hiruko gehien sartu baititu.
Lointek Gernikak irabazi, eta IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik galdu
Lointek Gernika Bizkaiak garaipen baliotsua lortu du Duran Maquinaria Ensinoren aurka (84-69). Bestalde, IDK Euskotrenek ezin izan du garaipena lortu Palau Olímpic Badalonan (75-57), eta Kutxabank Araskik porrota jaso du Spar Gironaren aurka (65-78).