Euskal taldeek gaizki hasi dute Endesa Liga
Euskal taldeek gaizki hasi dute Endesa Liga. Aurtengo denboraldian, lau euskal talde ditugu emakumeen saskibaloiko elitean (IDK Euskotren, Lointek Gernika, Kutxabank Araski eta Oses Construccion Ardoi), eta laurek galdu dute lehen jardunaldian.
IDK Euskotrenek 59-67 galdu du Jairisen aurka, etxean. Murtziako taldea nagusi izan da partida osoan, eta Donostiako taldeak ez du aukerarik izan garaipena lortzeko.
Lointek Gernikak, berriz, 66-74 galdu du Ensinoren kontrako partida. Lehen zatian, Gernikako taldea gailendu da, baina hirugarren laurdena 10-24ko partzialarekin galdu du, eta hortxe joan zaio norgehiagoka.
Kutxabank Araskik 70-59 galdu du Ferrolen aurka etxetik kanpo. Gasteizko taldea ondo hasi da, baina bigarren zatian Galiziako taldeak bere nagusitasuna erakutsi du.
Bestalde, Oses Construccion Ardoik ostiralean egin zuen debuta emakumeen saskibaloiko elitean, Zizur Nagusian Perfumerias Avenida hartuta, eta 64-78 galdu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Jardunaldi beltza Lointek Gernika Bizkaia, IDK Euskotren eta Kutxabank Araskirentzat
Bizkaiko taldeak galdu egin du Leganesen aurka (74-66), Gipuzkoakoak Perfumerias Avenidaren aurka (74-66) eta Arabakoak Valentzia Basketen etxean (90-61).
Surne Bilbaok luzapenean irabazi dio Granadari (84-88)
Surne Bilbaok garaipena lortu du larunbat honetan Granadako Kirol Jauregian (84-88), luzapenean, 11 porrot jarraian jaso dituen Coviranen aurka, Endesa Ligako azken postuan jarraituko duena.
Atsedenaldiak ez dio onik egin Baskoniari Fenerbahceren aurka (84-71)
Beste porrot gogor batekin, Gasteizko taldea atzean geratu da play-inean sartzeko lehian.
Surne Bilbaok Sporting CP menderatu du Lisboan (72-90), eta FIBA Europe Cupeko final laurdenetarako sailkatu da
Bilboko taldea argi gailendu zaio aurkariari, eta, horrenbestez, txapelketako hurrengo fasean izango da.
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Villeneuven, partida estu baten ostean (83-81)
Lointek Gernika Bizkaia emakumezkoen Eurokopatik at geratu da final-zortzirenetako itzulerako partidan Villeneuve-d'Ascqen, egungo txapeldunaren pistan 83-81 galdu ostean.
Panathinaikosen aulkiak Kosner Baskonia erraz garaitu du Atenasen (93-74)
Toliopoulos eta Samodurov izan dira, ustekabean, saskiratzailerik onenak etxekoen alde laster desorekatu den norgehiagokan, Holmesi esker lehen zatian, eta Sloukasi esker, bigarrenean.
Kosner Baskoniak Panathinaikos bisitatuko du, astearte honetan, Euroligan
Greziako taldea zortzigarren postuan dago, txapelketako 22 jardunaldi jokatu ostean. Kosner Baskoniak Errege Kopan izango dela baieztatu ostean jokatuko du Panathinaikosen aurka.
Endesa Ligako 16. jardunaldiko 10 jokaldi onenak
Endesa Ligako hamaseigarren jardunaldia jokatu da, eta hemen bildu ditugu ligako hamar jokaldi onenak.
Kosner Baskoniak Koparako txartela lortu du Manresaren aurka (130-85)
Kosner Baskoniak Errege Kopa jokatzeko txartela lortu du igande honetan, BAXI Manresa 130-85 menderatuta, eta markak hautsi ditu, Baskoniak inoizko puntu gehien eta hiruko gehien sartu baititu.
Lointek Gernikak irabazi, eta IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik galdu
Lointek Gernika Bizkaiak garaipen baliotsua lortu du Duran Maquinaria Ensinoren aurka (84-69). Bestalde, IDK Euskotrenek ezin izan du garaipena lortu Palau Olímpic Badalonan (75-57), eta Kutxabank Araskik porrota jaso du Spar Gironaren aurka (65-78).