IDK Euskotren nagusitu da urteko azken euskal derbian, Lointek Gernika 59-77 garaituta
IDK Euskotrenek irabazi du Lointek Gernika Bizkaiaren aurkako euskal derbia, 59-77ko emaitzarekin. Gipuzkoako taldea hasieratik amaieraraino izan da nagusi, eta garaipena bereganatu du Endesa Ligako 14. jardunaldiko partidan.
Horrenbestez, IDK Euskotrenek 6. postuan itxi du 2023a eta Koparako txartela bermatu du; Lointek Gernikak, aldiz, 7. postuan esan dio agur urteari.
Gipuzkoako taldea jaun eta jabe izan da hasieratik. Hala, lehen bost minutuetan, zortzi puntuko abantaila lortu du (2-10). Ondoren, etxekoek ezin izan dute erreakzionatu, eta lehen laurdena IDK Euskotrenen aldeko 8-21eko emaitzarekin amaitu da.
Bigarren laurdenean, Gernika-Lumoko taldea hobeto aritu da, eta aldea murriztea lortu du, hamar puntura gerturatzeraino (24-34). Hala ere, laurdenaren azken txanpan, IDK Euskotren nagusitu da berriro, eta Donostiako taldea 13 puntuko errentarekin heldu da atsedenaldira (27-40).
Atsedenaldiaren ostean, neurketako gidoia ez da aldatu. IDK Euskotrenek izan du jokoaren aginte-makila, eta Lointek Gernika ezinean ibili da. Ondorioz, talde bisitariak 14 puntuko aldearekin ekin dio azken laurdenari (41-55).
Azken hamar minutuetan, Donostiako taldeak ondo kudeatu du aurretik lortutako abantaila. Lointek Gernika Bizkaiak ezin izan du aldea murriztu, ez da partidan sartu, eta, azkenean, IDK Euskotrenek bereganatu du garaipena (59-77).
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok FIBA Europa Kopako finalerdietara gerturatzeko balio dion garaipena lortu du Turkian
Jaume Ponsarnauren taldeak zortzi puntuko aldea lortu du Petkimspor taldearen aurka, final-laurdenetako joaneko partidan.
Kosner Baskoniak Dubai taldearen aurka, jokatuko du ostegunean, Euroligan, Sarajevon
Paolo Galbiatiren taldearen aurkariak Bosniako hiriburuan jokatzen du etxeko partidak, Ekialde Erdikoan dagoen gerra egoerarengatik. Dubaik lau garaipen jarraian lortu ditu Euroligan, eta txapelketan jarraitzeko aukerei eustea bilatuko du.
Surne Bilbaok FIBA Europa Kopako finalerdietarako sailkatzea bideratzea bilatuko du Petkim Sporren kantxan, asteazken honetan
Txapelketako final-laurdenetako joaneko partida asteazkenean jokatuko da, 18:15etik aurrera, eta zuzenean emanen da kirolakeitb.eus-en eta ETB4ren bidez.
Trent Forrest, Endesa Ligako 21. jardunaldiko jokalari onena
Estatubatuarrak 18 puntu lortu, lau asistentzia eman eta bost errebote harrapatu zituen Buesa Arenan jokatutako azken partidan, Força Lleidaren aurka.
Kosner Baskonia garaiz esnatu da Lleidaren nagusitasunari buelta emateko (93-90)
Kosner Baskonia, Eugene Omoruyiren gidaritzapean, garaiz suspertu da Buesa Arenan, nagusi izaten ari zen Hiopos Lleidari aurre egiteko. Partidaren zati handi batean oso nabaria izan da aldea, baina azkenean 93-90 gailendu da Baskonia.
Surne Bilbaok alferrik galdu du 14 puntuko errenta Burgosen (96-88)
San Pablo Burgosek mendean hartu du Surne Bilbao Basket larunbat honetan, Endesa Ligako 21. jardunaldian. Bilboko taldeak 14 puntuko errenta izan du hirugarren laurdena bukatzean (61-75), baina ez du aprobetxatzen jakin.
Kosner Baskoniak argi galdu du Parisen aurka (81-97), eta bolada txarrean jarraitzen du Euroligan
Euskal taldeak bost partida daramatza garaipenik lortu ezinik nazioarteko txapelketan. Paris Basketballen kontrakoan, Galbiatiren gizonak lehen laurdenetik izan dira atzetik markagailuan, eta Frantziako taldeak bigarren laurdenean hautsi du neurketa.
Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek irabazi egin dute Endesa Ligan, eta Lointek Gernikak galdu du
Kutxabank Araskik garaipena eskuratu du etxean Joventuten aurka (83-68), IDK Euskotrenek ere irabazi egin du Kanaria Handien aurka (63-76), eta Lointek Gernikak galdu egin du Valentziaren aurka (67-68).
Kosner Baskoniak sailkapenaren azken postuetatik ateratzea bilatuko du ostiral honetan Parisen aurka
Arabarrak lesioen ondorioz ahuldutako talde batekin ailegatzen dira neurketara, aurretik ezagututako hutsunei, iparramerikar jokalariena, Rodion Kurucsena eta Matteo Spagnolorena gehitu dira.
Harald Freyek giharretako haustura du
Surne Bilbaoko jokalariak Recoletas Salud San Pablo Burgosen aurkako partida ezin izango du jokatu, hurrengo larunbatean.