Zunder Palentzia ACB Ligara igo da
Palentzia ACBko taldea da, Hereda San Pablo Burgos 95-83 garaitu ondoren Coliseumen, markagailuan beti aurretik joan den partida batean, eta horrela bukatu du aurtengo denboraldi ona, Liga Erregularreko bigarren sailkatua izan baita.
Palentzia lehen aldiz arituko da Espainiako saskibaloi liga nagusian, partida bikaina jokatuta mendean hartu baitu Burgosko taldea.
Luka Rupnikek ireki du markagailua, eta 8-0eko partzialarekin abiatu dute partida. Chumi Ortega bikain aritu da, eta horren zazpi puntuek atsedenaldira aurretik joateko balio izan diote bere taldeari (50-42).
Burgosen bi eraso txarrek eta McGrewren hiruko batek abiatu dute hirugarren laurdena (53-42). Burgosek erabaki txarrak hartu ditu, eta Palentziak 13 puntuko aldea lortu du.
Palentziaren zaleak 1:13 minuturen faltan hasi dira garaipena ospatzen. Burgos 8 puntura jarri da, baina beranduegi zen, eta Zunder Palentzia nagusitu da azkenean. ACBn arituko da datorren denboraldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Lara McSpadden pibot australiarrak Inversus Gernikan jokatuko du
27 urteko jokalaria 1,94 metro luze da, eta bere herrialdeko ligako Sydney Flames taldetik dator.
Bassala Bagayokok ez du Surne Bilbaon jarraituko
2028ra arte kontratua izan arren, bi aldeak ados jarri dira lotura hausteko. Maliko pibotak Texas Tech taldean jokatuko du, AEBetako unibertsitate ligan.
Ponsarnau: “Klubaren hazkundeari eusteko gogor egin beharko dugu lan”
Surne Bilbao Basketek denboraldiaurreko lehen entrenamendua buru du. Aurten, Europa mailan koska bat igo eta Txapeldunen Ligan jokatuko du (BCL). “Hazkunde horren parte” izan nahi dutela azaldu du Harald Frey jokalariak, baina horretarako, gogor egin beharko dute lan.
Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita
Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.
Surne Bilbaok azterketa medikoekin hasiko du denboraldiaurrea
Aleix Font, Bastien Bautier, Manex Ansorregi eta Ondrej Hustak, 22 urtez azpiko Urko Madariaga, Mikel Liñares eta Bingen Errasti gain, izan dira azterketa medikoak igaro dituzten lehen jokalariak.
Kosner Baskoniak Burgosen jokatuko du ligako lehen partida, eta Surne Bilbaok Manresa hartuko du etxean
Lehenengo euskal derbia azaroaren 22an jokatuko da, 12:00etan, Bilbon, eta bigarrena 2027ko urtarrilaren 30ean, 19:30ean, Gasteizen.
Los Angeles Lakers taldea, 12.000 milioi dolarren truke truke salduta Kushner eta Iger enpresariei
Salmenta Mark Walterrek frankizia erosi eta urtebetera gertatu da, eta NBAko talde batentzat inoizko handiena izango da.
Smartlog Ointxe taldea 3x3 saskibaloiko Women's Seriesen arituko da Azerbaijanen
Espainiako Kopa eskuratuta, Arrasateko taldeak goi mailan aritzeko gonbidapena jaso du. Irene Muruak, Lara Gonzalezek, Izar Bediak eta Mama Dembelek osatzen duten taldeak bi partida ditu larunbatean Neftxi Azerbaijaneko taldearen eta Yanjing talde txinatarraren kontra.
Kosner Baskoniak lagunartekoa jokatuko du Leonen Real Madrilen aurka
Irailaren 5ean izango da, Urbano González Escapa I. Memorialaren barruan. Bertan, Elosua Leongo jokalari ohia omenduko da.
Kosner Baskoniaren eta Joventuten arteko Superkopako partida irailaren 19an jokatuko da, 18:00etan
Bigarren finalerdia Valentzia Basketek eta Bartzelonak jokatuko dute, egun berdinean, 21:00etatik aurrera.