Txapeldunen Ligako final-laurdenak zozkatu dituzte, Bilboko Lauko Finalaren atarian
Saskibaloiko Txapeldunen Ligako final-laurdenetako kanporaketak ostiral goizean zozkatu dituzte Bilboko Guggenheim museoan. Zozketaren arabera, BAXI Manresa-Unicaja, Lenovo Tenerife-Tofas Bursa (TUR), Hapoel U-Net Holon (ISR)-Sig Estrasburgo (FRA) eta U-BT Cluj Napoca (ROM)-NHP Riesen Ludwigsburg (DEU) jokatuko dira final-laurdenetan.
Aurrera egingo duten lau taldeek Lauko Finala jokatuko dute Bilbon, maiatzaren 6tik 8ra.
Final-laurdenak, hiru partidara jokatuko dira, apirilaren 5ean eta 6an, 12an eta 13an eta 19an eta 20an.
Zozketa berean, Bilboko Lauko Finaleko norgehiagoken zozketa ere egin dute.
Koadroaren alde batetik Manresa-Unicaja eta Cluj Napoca-Riesen partidetako irabazleek neurtuko dituzte indarrak, eta beste aldetik, berriz, Tenerife-Tofas Bursa eta Holon-Estrasburgo partidetako irabazleek. Ondorioz, baliteke ACBko bi taldeen arteko finala suertatzea.
Txapeldunen Ligako final-laurdenak
1.- BAXI Manresa-Unicaja
2.- Lenovo Tenerife-Tofas Bursa (TUR)
3.- Hapoel U-Net Holon (ISR)-Sig Estrasburgo (FRA)
4.- U-BT Cluj Napoca (ROM)-NHP Riesen Ludwigsburg (DEU).
Bilboko Lauko Finala
Maiatzak 6: 1. partidako irabazlea vs 4. partidako irabazlea
Maiatzak 6: 2. partidako irabazlea vs 3. partidako irabazlea
Maiatzak 8: 3. posturako partida
Maiatzak 8: Finala