Agur bolada onari
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoak Basketek azken laurdenean galdu du neurketa

Gipuzkoarrak lehen hiru laurdenetan jaun eta jabe izan dira partidan, halere, UCAM Murtziak azken minutuetan irauli du markagailua (67-70) neurketa irabazteko.
18:00 - 20:00
Azken laurdenean ihes egin dio garaipenak GBCri

Gipuzkoa Basketek agur esan zion bolada onari Illunben UCAM Murtziaren kontra 67-70 galdu ostean. Gipuzkoarrak hasiera hasieratik partidaren jabe izan ziren eta hirugarren laurdenean hamar puntuko aldeak lortu zituzten ere.

Hala eta guztiz ere, neurketa bideratuta zegoela zirudienean, Murtziak markagailua iraultzea erdietsi zuen. Azken minutuetan nahiko maila eskasa eman zuen Gipuzkoa Basketek eta garaipenak ihes egin zuen.

FITXA TEKNIKOA

67.- Gipuzkoa Basket: Jordan (4), Dean (14), Dani Diez (19), Hanley (5), Doblas (8) -hasierako taldea- Huertas, Franch (7), Olaizola (2), Iarochevitch (8) eta Huskic.

70.- UCAM Murtzia: Neto (7), Wood, Antelo (13),  Kelati (8), Augusto Lima (8) -hasierako taldea- Bamford (5), Cabezas (16), Radovic (8), Rojas (1) eta Arteaga (4).

ta Arteaga (4).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X