Barandikak eta Basquek sufritu baina hiru jokotan irabazi diete Johan eta Gorkari
Garaileek aurkarien hasiera kaskarra aprobetxatu dute lehen jokoa nahiko erraz irabazteko. Bigarrenean, ordea, Sorozabal anaiek nabarmen hobetu dute euren jokoa, hirugarren jokoa behartuz. Hirugarrenean, ordea, gernikarra eta bidartarra sendoagoak izan dira.
Barandika eta Basque euren garaipena ospatzen. Argazkia: Eraman!
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek hiru jokotan (15-11, 12-15 eta 5-2) gainditu dituzte Johan eta Gorka Sorozabal Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan.
Partida hasiera hotz samarrean, Sorozabal anaiek hutsak egin dituzte, Gernikako pilotalekuari neurria hartzeko zailtasunekin. Behin Biarritzeko bikotea neurketan sartuta ere, Barandika eta Basque aurkariak baino askoz gehiago izan dira. Gernikako aurrelariak eta Bidarteko atzelariak joko sendoa erakutsi dute lehen jokoa nahiko erraz irabazteko (15-11). Biek une oro agindu dute markagailuan, eta ez da berdinketarik izan lehen joko osoan.
Bikote lapurtarrak nabarmen hobera egin du bigarren jokoan. Sorozabal anaiek bigarren jokoa agintzen hasi dira, baina Barandikak eta Basquek ez dute etsi eta Biarritzeko bikotearen intentsitatea berdindu dute. Hala ere, Gernikako aurrelaria ez da errematean ausartu eta jokoa atzean kargatu du etengabe. Aitzitik, Johan ausartagoa izan da errematean eta horrek jokoa erabaki du, hirugarren eta behin betiko jokoa behartuz (12-15).
Barandikak oso zorrotz hasi du hirugarren jokoa txula eta bi pareta batekin (2-0). Johanek maisu jokaldi batekin erantzun dio, zabalean pilota bikain bat jarriz (2-1). Jarraian, Gorkak ez du pilota nahiko erraza xisteran sartu (3-1), eta atsedenaldiaren ostean, gernikarrak eta bidartarrak laugarren tantoa egin dute, jokoa eta neurketa berehala erabakiz (5-2).
Johan eta Gorka Sorozabal atzo iritsi ziren Euskal Herrira, eta Eusko Label Winter Series txapelketako bi partida jokatuko dituzte jarraian (urtarrilak 12 eta 19).
Sorozabal anaiak abendutik daude Dania Jai Alain (Florida) jokatzen, baina maila ez da berdina (Johan eta Gorka estatistiken buru dira abantaila handiarekin), eta kantxa eta materiala aldatzen dira. Gainera, Atlantikoa zeharkatzeak eragiten duen nekea gehitu behar zaio, ia egokitzeko denborarik gabe.
Aurreko urtean, Urreistik eta Gorkak lehen fase oso ona egin zuten, baina emaitzak ez ziren berdinak izan Floridatik etorri behar izan zutenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series finaleko jokaldi onenak
Johan Sorozabalen eta Thibault Basqueren garaipenarekin eman zion amaiera Eusko Lanbel Winter Series 2025-2026 txapelketak, otsailaren 15ean, Gernikan. Alex Goitia eta Unai Lekerika garaitu zituzten iparraldekoek final estu baten ondoren.
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Giro bikaina Eusko Label Winter Series txapelketako finalean
Zale mordoa bildu da Gernikako Jai Alai pilotalekuan Eusko Label Winter Series txapelketako finalaz gozatzeko.
Johani eta Basqueri Winter Serieseko txapelak eman dizkien azken tantoa
Johanek eta Basquek irabazi dute 2025-2026ko Winter Series txapelketa. Final lehiatua izan da, eta Goitiaren azken tantoko akatsak Iparraldekoei eman dizkie txapelak.
Basque: "Mundu guztiak nahi du irabazi Winter Seriesa, eta oso harro nago"
Johan eta Basque oso pozik agertu dira garaipena eskuratu ostean, eta euren gertukoei eskaini dizkiete txapelak, Barandikari aipamen berezia eginez.
Johan eta Basque, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Igandean jokatutako finalean, Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek Alex Goitia eta Unai Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan: 15-10, 14-15 eta 5-1. Garaipena eskuratu duten puntistek aurreneko aldiz jantzi dute Winter Serieseko txapela.
Zuzenean, 2025-2026ko Winter Series txapelketaren finala: Johan-Basque vs Goitia-Lekerika
Ikusi zuzenean 2025-2026 edizioko Eusko Label Winter Series txapelketaren finala, igande honetan, otsailaren 15ean, 11:30etik aurrera, Gernikako Jai Alaitik.
Barandika: "Final potentea ikusiko dugu"
Xabier Barandikak Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuen, baina, finalerdietan min hartuta, ezingo du partidarik garrantzitsuena lehiatu. Nola ikusten du gernikarrak finala?
Alex Goitia: “Txapela lortzeko borrokatu behar dugu, eta etxera txapelarekin joan behar dugu”
Alex Goitiak eta Unai Lekerikabeaskoak Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketako finala jokatuko dute igandean, otsailaren 15ean, Thibault Basqueren eta Johan Sorozabalen aurka. Partidaren atarian, Goitia eta Lekerekin egon gara eta bertan egotea “egindako lanaren fruitu” dela azaldu digute. Biak ala biak txapela etxera eramateko gogoz daude.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.