Bederatzigarren jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goixerrik eta Portetek hiru jokotan irabazi diete Urrutia eta Del Riori

Mutrikuko aurrelariak eta Okzitaniako atzelariak 10-15, 15-11 eta 4-5 irabazi diote Donibane-Garaziko aurrelariak eta Gasteizko atzelariak osatutako bikoteari. Galdu arren, sailkatzeko aukerak dituzte oraindik. 

Goixerri Urrutia Winter Series

Goixerri jokaldia egitera doa, eta Urrutia erantzuteko gertu dago. Argazkia: Eraman

Ekaitz Mendizabal Goixerrik eta Jerome Portetek —Manci ordezkatzen zuen, hura min hartuta dago eta— Thomas Urrutia eta Julen del Rio mendean hartu dituzte hiru jokotan (10-15, 15-11 eta 4-5) Eusko Label Winter Serieseko bederatzigarren jardunaldian, Gernikan. Horrela, Goixerrik eta Portetek txapelketako garaipen bakarra lortu dute, baina ez dute sailkatzeko aukerarik. Urrutiak eta Portetek, ordea, aurrera egiteko aukerak dituzte oraindik, nahiz eta porrota jaso duten.

Portet Del Rio Goixerri Winter Series
18:00 - 20:00

Urrutiak eta Del Riok ez dute norgehiagoka ondo hasi. Thomasek hainbat akats egin ditu bi hormetako saiakeretan eta Julenek ez du bere eskuin indartsuarekin batere agindu. Goixerrik, ordea, indartsu hasi du partida, akatsik egin gabe eta errematean oso fin, eta hamaika tanto egin ditu. Gainera, atzelaria, Portet, sendo agertu da. Horrela, jokoa arazo handirik gabe irabazi dute urdinek (10-15).

Bigarren jokoan dinamika aldatu da, Del Rioren eskuina berotzen hasi da eta Urrutia lehen jokoan baino hobeto ibili da. Hala ere, bikote marroiak eragozpen bati aurre egin behar izan dio; izan ere, partida iraultzeko erabiltzen ari ziren pilota, hasiera batean, kateatu egin da, eta, askatu ondoren, hautsita zegoela egiaztatu dute. Dena den, Donibane-Garaziko aurrelariak eta Gasteizko atzelariak, ondo moldatu, eta erreakzionatu dute (15-11).

Berdinketa hausteko hirugarren eta azken jokoan, aurrelari mutrikuarrak eta atzelari okzitaniarrak partida eraman dute (4-5). Gainera, Goixerrik eta Portetek markagailua iraultzea lortu dute, hasierako 3-1ekoarekin gauzak zail baitzituzten. Horrela, nahiz eta sailkatzeko ez balio, txapelketako aurreneko garaipena lortu du bikoteak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X