3. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi, finalera, Mexikoren aurkako garaipenari esker

Iragarkia
Jai Alaiko Nazioen Ligako 3. jardunaldiko laburpena
18:00 - 20:00
Euskadi, finalera, Mexikoren aurkako garaipenari esker
Euskadiko emakumezkoen selekzioak Mexikokoa menderatu du bi jokotan, 15-7 eta 15-10, Jai Alaiko Nazioen Ligako hirugarren jardunaldian. Estatu Batuek Espainia gainditu eta ezustekoa eman dute, eta Espainiak Frantziari aise irabazi dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Barandika eta Oyhenard
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barandika eta Oyhenard irabazle Donibane Lohizuneko 4ko masterrean

Barandika eta Oyhenard nagusitu dira Donibane Lohizuneko Master 4ko finalean, baina hirugarren jokoa behar izan dute Erkiaga eta Basque mendean hartzeko. Lehenbizikoan, Ispasterkoa eta Bidartekoa izan dira nagusi, 15-13. Bigarrena, baina, gernikarrak eta Donibane Lohizunekoak eskuratu dute, 13-15. Kitarakoan, berriz, Barandika eta Oyhenard jaun eta jabe izan dira: 1-5. Gernikako aurrelaria bolada onean dago, jokatu dituen azken 12 partidetatik 11 poltsikoratu baititu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X