San Ferminetako Lau t 'erdikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Javi Zabala, bere aita eta botileroari: “Ez nazazu erotu, e?"

Iragarkia
Javi Zabala bere aita eta botileroarekin hizketan
18:00 - 20:00
Javi Zabala eta bere aita. Irudia: EITB.

Horixe erantzun dio pilotari errioxarrak botilero lanetan aritzen den bere aitari,  Joseba Ezkurdiaren aurka Altsasun jokatu duen partidan estrategia aldatzeko eskatu dionean. 

Zabala 12-22ko emaitzarekin gailendu da azkenean eta San Ferminetako Lau t'erdiko txapelketako finalerdietarako sailkatu da.

Zure interesekoa izan daiteke

San Fermin Torneoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Laso finalerdietan da, Jaka garaituta (18-22)

Gernika-Lumon jokatutako San Fermin Torneoko final-laurdenetako partidan, Unai Lasok 18-22 irabazi dio Erik Jakari. Lasok bikain hasi du partida, baina aldea lortu arren, Jakak 13-13koa jarri du markagailuan, 7 tanto jarraian eginda. Hortik aurrera, lehia parekatua izan da, 17-17ra arte, baina Laso nagusitu da azken txanpan, eta 18-22koarekin itxi du neurketa. Garaipen horri esker, Peñaren aurka jokatuko du finalerdietako partida uztailaren 3an, Donostiako Atano pilotalekuan.

Dario-Zabala-San-Fermin-lau-terdikoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zabalak Dario hartu du mendean, oso partida gogorrean, eta final-laurdenetarako sailkatu da (22-21)

Astelenak hartu du norgehiagoka, Eibarko pilotalekuak bost hilabetez partidarik hartu gabe eman ondoren. Partidan 341 pilotakada izan dira, 63 minutuko lehia bizian. Buruz buruko txapelduna 21-18 irabazten ari zen, baina azkenean Zabalak lortu du garaipena. Bi pilotariek neka-neka eginda bukatu dute. Javi Zabalak Joseba Ezkurdiaren aurka neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X