Baikok Artola, Jaka, Laso, Peña, Albisu, Aranguren, Imaz eta Mariezkurrena izango ditu Binakako Txapelketan
Baiko Pilotak Iñaki Artola, Erik Jaka, Unai Laso, Jon Ander Peña, Jon Ander Albisu, Aitor Aranguren, Ander Imaz eta Jon Mariezkurrena hautatu ditu pilotari titular gisa 2024ko Binakako Txapelketarako, enpresak berak ostiralean iragarri duenez.
Duela urtebete Baikok aukeratu zituen zortzi pilotariekin alderatuta, Iñaki Artola da berritasuna, Mikel Urrutikoetxearen ordez arituko baita. Atzelariei dagokienez, ez dago aldaketarik. Halaber, Unai Laso da beste protagonista nagusia; izan ere, 2023ko txapeldunordea, aldakan ebakuntza egin ostean, berriro arituko da frontoian.
Baikok zehaztu duenez, Binakako Txapelketaren aurkezpen ekitaldian emango dute jakitera bikoteak nola osatuko dituen. Txapelketa azaroaren 24an hasiko da, Azkoitian, eta Aizarnazabalen jokatuko dute ondoren larunbatean, Seguran igandean, eta Eibarren ostegunean, hilaren 30ean.
Jon Alberdik ez du Baikon jarraituko
Horrez gain, Baikok iragarri du Jon Alberdik ez duela enpresan jarraituko; izan ere, aurrelari azpeitiarrak ez du Baikok kontratua berritzeko egin dion eskaintza onartu. Hala, Alberdik bost urte eman ditu enpresan, debuta egin zuenetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Altunaren eta Ezkurdiaren iritziz, "errespetu falta" da Nafarroa Arenan entrenatzeko aukerarik ez izatea
Laura Pausiniren kontzertua dela eta Altuna-Ezkurdiak eta klasfikatzen den bigarren bikoteak ezin izango dute Nafarroa Arenan entrenatu finala baino lehen. Hau da finalistek gaiaren inguruan duten iritzia.
Altunak ez du erabaki asteburuan jokatzeko moduan izango den
Altuna III-Ezkurdia eta Jaka-Iztueta bikoteek asteburu honetan jokatuko duten Binakako Txapelketako finalerdietako partidarako materiala hautatu dute astearte honetan, Tolosako Beotibar frontoian. Jokin Altunak aitortu duenez, ez daki ziur jokatzeko moduan izango den ala ez, eskuak minduta dituelako.
Altuna-Ezkurdia, lehen bikote finalista
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia Binakako Pilota Txapelketako finalean izango dira, asteburuan Unai Laso eta Jon Ander Albisu mendean hartu ostean.
2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.
Altuna eta Ezkurdia, Binakako finalera!
Altunak eta Ezkurdiak Laso eta Albisu garaitu dituzte finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian (22-15). Garaipen honekin, finalerako txartela eskuratu du Aspeko bikoteak.
Elordik eta Zabaletak garaipen handia lortu dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (11-22)
Elordik eta Zabaletak 11-22 garaitu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian. Garaipen honekin, finalera iristeko borrokan garaipen garrantzitsua eskuratu dute Aspekoek; Baikoko bikotea, berriz, ia aukerarik gabe gelditu da bi partidak galdu ostean.
Lehen jardunaldiko irabazleek neurtuko dituzte indarrak igandean
Igandean, martxoak 8, Altuna eta Ezkurdia Laso eta Albisuren aurka lehiatuko dira Binakako Txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldian, Gasteizen. Partida horretarako materiala aukeratu dute dagoeneko.
Elordi-Zabaleta eta Jaka-Iztueta bikoteek materiala hautatu dute finalerdietako bigarren jardunaldiko neurketari begira
Larunbatean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, lehen jardunaldiko bi bikote galtzaileek neurtuko dituzte elkarren indarrak. Jakak eta Iztuetak Laso-Albisu aurtengo bikote onenaren aurka galdu zuten; Elordik eta Zabaletak, Altuna eta Ezkurdiaren kontra.
Lasok eta Albisuk lider jarraitzen dute
Zaila egiten ari zaie gainontzeko pilotariei Laso eta Albisu garaitzea. Lider izan ziren lehen fasean eta berdin jarraitzen dute bigarrenean. Hori gutxi ez eta finalaurrekoen ligaxkan sendo hasi dira biak. Altuna eta Ezkurdiak berriz, 5 partidu irabazi dituzte jarraian.
Lasok eta Albisuk geldiezin jarraitzen dute: 13-22 menderatu dituzte Jaka eta Iztueta
Lasok eta Albisuk 13-22 garaitu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian. Garaipen honekin, ligaxkako liderrek pauso polita eman dute finalera bidean.