8. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur hasiko da Binakako Txapelketaren bigarren itzulia

2018/19ko Binakako Txapelketa aurrera doa, eta bigarren itzuliko lehenengo jardunaldia izango dute asteburuan. Gaur egun, Elezkano II.a eta Rezusta dira sailkapeneko liderrak.
Albisu
Albisu

2018/19ko Binakako Txapelketaren 8. jardunaldia, bigarren itzuliko lehenengoa, gaur hasiko da, Bilbon. Jardunaldiko partida batzuk eitb.eus-en izango ditugu ikusgai.

Gaur, 20:30ean hasiko da Olaizola II.a - Albisu eta Urrutikoetxea - Aretxabaleta bikoteen arteko partida, eta 22:00etan izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en; larunbateko eta igandeko partidak, berriz, zuzenean eskainiko ditugu bai telebista bai Internet bidez.

Elezkano II.a eta Rezusta dira sailkapeneko liderrak, 5 garaipenekin; izan ere, Olaizola II.ak eta Albisuk (lider ohiak) 7. jardunaldian galdu zuten.

2018/19ko Binakako Txapelketaren 8. jardunaldia

Ostiralean, urtarrilaren 11n

Olaizola II.a - Albisu vs Urrutikoetxea - Aretxabaleta (20:30ean; 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en)

Bengoetxea VI.a - Imaz vs Artola - Mariezkurrena II.a (22:00etan)

Larunbatean, urtarrilaren 12an

Altuna III.a - Martija vs Ezkurdia - Ladis Galarza (18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en)

Igandean, urtarrilaren 13an

Elezkano II.a - Rezusta vs Irribarria- Zabaleta (17:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en)

Sailkapena


BIKOTEAIRABAZITAKO PARTIDAKALDEKO TANTOAKKONTRAKO TANTOAKKOEFIZIENTEA






1Elezkano II.a - Rezusta513610036
2Irribarria - Zabaleta513711027
3Olaizola II.a - Albisu514212319
4Artola - Mariezkurrena II.a4125126-1
5Bengoetxea VI.a - Imaz3119129-10
6Ezkurdia - Galarza2121131-10
7Altuna III.a - Martija2123148-25
8Urrutikoetxea - Aretxabaleta2112148-36






Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X