Irribarria eta Rezusta, txapeldunak
Iker Irribarria eta Beñat Rezustak aurreikuspenak bete dituzte eta Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunbe mendean hartu dituzte Binakako Txapelketako txapela janzteko. 3.000 zale bildu dira Bilboko Bizkaia pilotalekuan final handia ikusteko.
Irribarriaren bigarren txapela da, Buruz Burukoa irabazi ostean. Aramakoa pilotako izarra bihurtzen ari da. Rezustarentzat, berriz, irabazten duen lehen txapela da Binakakoa. Bergarakoa finaleko pilotaririk onena izendatu dute.
Finalaren nondik norakoak aurreikusitakoak izan dira. Irribarria eta Rezusta pilotak Bengoetxearen gainetik pasatzen saiatu dira Mikel Larunbe gaztearen jokoa zigortzeko. Galdakoztarrak huts ugari egin ditu hasieran, gero hobera egin du, baina norgehiagokaren amaieran lekua galdu du, presioak eta erantzukizunak gaindituta.
Partida berdinduta joan da 6na egin duten arte. Gorriei kosta egin zaie partidan sartzea, eta horrek urdinei mesede egin die. Hala ere, 6 eta 0eko partzialari esker, eta Irribarriak lekua hartu duela aprobetxatuta, aldea zabaltzen hadi dira, garaipena bideratuz (11-6).
Hala ere, urdinek ez dute amore eman. Oinatz erasokor aritu da aurreko koadroetan eta Larunbek, berriz, hobera egin du nabarmen atzean. Ondorioz, 13 eta 12 hurbiltzea lortu dute. Baina Larunbe berriro huts egiten hasi da eta horrek garaipena eskura jarri die Aspeko pilotariei. Azkenean, 22 eta 14, Irribarria eta Rezusta txapeldun.
Finaleko tanto guztiak:
0-1, 1-1, 1-2, 1-3, 2-3, 3-3, 4-3, 4-4, 4-5, 5-5, 5-6, 6-6, 7-6, 8-6, 9-6, 10-6, 11-6, 11-7, 12-7, 12-8, 12-9, 13-9, 13-10, 13-11, 13-12, 14-12, 15-12, 16-12, 16-13, 17-13, 18-13, 19-13, 20-13, 21-13, 21-14, 22-14.
Zure interesekoa izan daiteke
Jokin Altunak ez du larunbatean jokatuko Tolosan, eta Dariok ordezkatuko du
Ezcarayko aurrelaria Ezkurdiarekin batera arituko da, eta Jaka eta Iztueta izanen dira aurkariak, Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxkaren hirugarren jardunaldian. Altuna III.a eta Ezkurdia finalerako sailkatuta daude jada, eta Jakak eta Iztuetak ez daukate final hori jokatzeko aukerarik.
Jon Ander Albisuren eskuak onera egin du eta igandeko finalerdia jokatuko du
Igandeko finalerdiko material aukeraketa egin dute gaur Adarragan, Logroñon. Albisuren eskuin eskua izan da mintzagai nagusia. Ataundarrak aitortu digunez, “sentsazioak onak dira, hobera egin dit”, baina “zaila izango da %100ean iristea”.
Altunaren eta Ezkurdiaren iritziz, "errespetu falta" da Nafarroa Arenan entrenatzeko aukerarik ez izatea
Laura Pausiniren kontzertua dela eta Altuna-Ezkurdiak eta klasfikatzen den bigarren bikoteak ezin izango dute Nafarroa Arenan entrenatu finala baino lehen. Hau da finalistek gaiaren inguruan duten iritzia.
Altunak ez du erabaki asteburuan jokatzeko moduan izango den
Altuna III-Ezkurdia eta Jaka-Iztueta bikoteek asteburu honetan jokatuko duten Binakako Txapelketako finalerdietako partidarako materiala hautatu dute astearte honetan, Tolosako Beotibar frontoian. Jokin Altunak aitortu duenez, ez daki ziur jokatzeko moduan izango den ala ez, eskuak minduta dituelako.
Altuna-Ezkurdia, lehen bikote finalista
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia Binakako Pilota Txapelketako finalean izango dira, asteburuan Unai Laso eta Jon Ander Albisu mendean hartu ostean.
2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.
Altuna eta Ezkurdia, Binakako finalera!
Altunak eta Ezkurdiak Laso eta Albisu garaitu dituzte finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian (22-15). Garaipen honekin, finalerako txartela eskuratu du Aspeko bikoteak.
Elordik eta Zabaletak garaipen handia lortu dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (11-22)
Elordik eta Zabaletak 11-22 garaitu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian. Garaipen honekin, finalera iristeko borrokan garaipen garrantzitsua eskuratu dute Aspekoek; Baikoko bikotea, berriz, ia aukerarik gabe gelditu da bi partidak galdu ostean.
Lehen jardunaldiko irabazleek neurtuko dituzte indarrak igandean
Igandean, martxoak 8, Altuna eta Ezkurdia Laso eta Albisuren aurka lehiatuko dira Binakako Txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldian, Gasteizen. Partida horretarako materiala aukeratu dute dagoeneko.
Elordi-Zabaleta eta Jaka-Iztueta bikoteek materiala hautatu dute finalerdietako bigarren jardunaldiko neurketari begira
Larunbatean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, lehen jardunaldiko bi bikote galtzaileek neurtuko dituzte elkarren indarrak. Jakak eta Iztuetak Laso-Albisu aurtengo bikote onenaren aurka galdu zuten; Elordik eta Zabaletak, Altuna eta Ezkurdiaren kontra.