Irribarria eta Rezusta nagusi, Elezkano eta Zabaletaren aurka (22-15)
Irribarriak eta Rezustak lehen garaipena lortu dute Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan, Elezkano eta Zabaletari 22 eta 15 irabazita.
Gorriei kosta egin zaie partidan sartzea, eta urdinek ondo aprobetxatu dute hori lehenengo minutuetan 0 eta 3 aurreratzeko.
Baina poza gutxi iraun die Elezkano eta Zabaletari. Irribarriak lekua hartu du aurreko koadroetan, eta gorriak nahieran jokatzen hasi dira. Hiruna egin dute eta ondoren aurretik jarri dira markagailuan.
Irribarriak eta Rezustak Zabaleta zigortu dute atzeko aldean, eta Elezkanok asko sufritu du aurrean Irribarriari eusteko. Alferrik. Azkenean, 22 eta 15 Irribarria eta Rezustaren alde.
Partidako tanto guztiak
0-1, 0-2, 0-3, 1-3, 2-3, 3-3, 4-3, 5-3, 6-3, 7-3, 8-3, 9-3, 9-4, 9-5, 10-5, 11-5, 12-5, 13-5, 13-6, 13-7, 13-8, 14-8, 15-8, 15-9, 15-10, 15-11, 16-11, 16-12, 17-12, 17-13, 17-14, 18-14, 18-15, 19-15, 20-15, 21-15, 22-15.