Beñat Apezetxea, ASPEko pilotari berria
Beñat Apezetxea goizuetarra ASPEko pilotari berria izango da datozen bi urteetarako, ostiral honetan pilota enpresak adierazi duenez. Oraindik ez da ezagutzen aurrelari nafarraren debutaren data, baina datozen hilabeteetan egingo du. Serie Bko txapelketetan, El Diario Vasco, Soroa Oroitzarrea eta Antiguako Torneoko txapelduna da.
"Profesionaletan debuta egitea txikitatik nuen ametsa betetzea da. Pixkanaka hobetzen joan nahi nuke, maila ona eskainiz eta kantxan gozatuz", aitortu du Apezetxeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Elordi-Zabaleta eta Jaka-Iztueta bikoteek materiala hautatu dute finalerdietako bigarren jardunaldiko neurketari begira
Larunbatean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, lehen jardunaldiko bi bikote galtzaileek neurtuko dituzte indarrak. Jakak eta Iztuetak Laso-Albisu aurtengo bikote onenaren aurka galdu zuten; Elordik eta Zabaletak, Altuna eta Ezkurdiaren kontra.
Lasok eta Albisuk lider jarraitzen dute
Zaila egiten ari zaie gainontzeko pilotariei Laso eta Albisu garaitzea. Lider izan ziren lehen fasean eta berdin jarraitzen dute bigarrenean. Hori gutxi ez eta finalaurrekoen ligaxkan sendo hasi dira biak. Altuna eta Ezkurdiak berriz, 5 partidu irabazi dituzte jarraian.
Lasok eta Albisuk geldiezin jarraitzen dute: 13-22 menderatu dituzte Jaka eta Iztueta
Lasok eta Albisuk 13-22 garaitu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian. Garaipen honekin, ligaxkako liderrek pauso polita eman dute finalera bidean.
Pilota Pro Liga eta Donostia kirola 2026an Atano III frontoian pilota profesionalaren presentzia handiagoa izateko akordio batera ailegatu dira
Akordio honekin, frontoi donostiarrak egutegi profesionalean gutxienez hamar ekitaldi hartzea ziurtatzen du; Bikoteko Txapelketako, Buruz Burukoko eta Lau t’erdikoaren final erdi bat bertan jokatu beharko dute.
Emakume Master Cupek 10 urte bete ditu
Emakume Master Cup zirkuituaren aurkezpena egin dute Arrasateko Amaia Antzokian. Emakumenzkoen pilotan mugarri izan den honek, 10.urteurrena ospatu du ekitaldian, baita denbora honetan guztian eman dituen urrats sendoak azpimarratu ere.
Jakak eta Iztuetak finalerdietarako azken txartela eskuratu dute, Zabala eta Martija 22-10 garaituta
Jakak eta Iztuetak 22-10 garaitu dituzte Zabala eta Martija Binakako Txapelketako play-offetan. Garaipen horri esker, finalerdietan izango dira, Laso-Albisu, Elordi-Zabaleta eta Altuna-Ezkurdia bikoteekin batera.
Jakak eta Iztuetak Larrazabal eta Landa garaitu dituzte (22-15), eta finalerdietako txartela izango dute jokoan igandean
Jakak eta Iztuetak 22-15 menderatu dituzte Larrazabal eta Landa Binakako Txapelketako play-offean. Garaipen horri esker, igandean Zabalaren eta Martijaren aurka neurtuko dituzte indarrak, eta bikote irabazleak finalerdietarako txartela eskuratuko du.
Beñat Zubizarretak debuta egingo du profesionaletan, larunbatean: “Eguna heltzeko irrikan nago”
Zubizarreta IV.ak Imaz izango du atzelari, Peio Etxeberria-Bikuña bikotearen aurka, Azkoitian. Beñat Zubizarretak Baikorekin egingo du debuta, eta Iraitz anaiak ere enpresa horretan jokatzen du.
Laso eta Albisuren marka ikaragarria, 13 garaipen 14 jardunalditan
Unai Laso eta Jon Ander Albisu sekulako ligaxka eginda iritsiko dira Binakako Txapelketako finalerdietara. Atzo 22-20 irabazita, 13 garaipen lortu dituzte 14 jardunalditan. Azken bederatzi urteetako ligaxketako markarik onena.
Elordik eta Zabaletak erraz irabazi diete Jakari eta Iztuetari (13-22)
Elordik eta Zabaletak 13-22 menderatu dituzte Jaka eta Iztueta Binakako Txapelketako 14. jardunaldiako partidan, Altsasun. Bikote urdinak berriro erakutsi du txapelketako bikoterik sendoenetakoa dela, Lasok eta Albisuk osatzen duten bikotearekin batera.