LESIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Lasori ebakuntza egingo diote ezker belaunean

Bizkarretako pilotariak ezker belaunean tendinopatia errotulianoa daukala jakinarazi du Baikok.
Unai Laso, buruz buruko txapelketako partida baten amaieran. EITB Media
Unai Laso, buruz buruko txapelketako partida baten amaieran. EITB Media

Unai Laso ezker belauneko minez lehiatu da Buruz Buruko Txapelketan. Baikok gaur jakinarazi duenez, tendinopatia errotulianoa daukala egiaztatu dute orain.

Hala erakutsi dute Bizkarretako pilotariari egindako erresonantziaren emaitzek. Datozen egunetan, ebakuntza egingo diote tendoia garbitzeko.

Horrenbestez, udaren zati batean, behintzat, kantxetatik kanpo egon beharko du Lasok.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Donostia-Hiria-Aspe-finalerdia-Ezkurdia-Zabaleta-vs-Altuna-Rezusta-22-21
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ezkurdia eta Zabaleta Donostia Hiria Torneoaren finalerako sailkatu dira, neurketa gogor, parekatu eta zirraragarria jokatuta (22-21)

Bikote nafarrak Jokin Altunak eta Beñat Rezustak osatutako bikote gipuzkoarra mendean hartu zuen asteazkenean, finalerdietan. Horrela, Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Unai Laso eta Martxel Iztuetaren aurka neurtuko dituzte indarrak ostiral honetan, final handian. Bi finalak, Seriea A eta B, zuzenean eskainiko ditu EITBk, eta pilota jaialdia 21:00etan hasiko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X