Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artolak zuntz-haustura du eskuineko izterrean

Bengoetxea VI.ak jokatuko du bere ordez ostiralean Amorebietan.
Artola
Artola

Astelehenean egindako proba medikoen arabera Iñaki Artolak zuntz-haustura du eskuin izterreko bizeps femoralean igandeko partidan mina hartu eta gero.

Alegiako aurrelariak, beraz, baja hartu du eta fisioterapia tratamendua hasiko du pilotalekuetara lehenbailehen itzultzeko.

Bengoetxea VI.ak jokatuko du bere ordez ostiralean Amorebietan Arangurenekin batera Peña eta Albisu bikotearen kontra.

Hurrengo egunean, larunbatean, Olaizola II.a-Rezusta vs Urrutikoetxea-Imaz partida jokatuko da Bilbon; igandean, Eibarren, Jaka-Martija - Ezkurdia-Galarza eta astelehenean, Elezkano-Zabaleta vs Altuna-Martiezkurrena, Azpeitian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X