Lesio larria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aimar Olaizola, 4 hilabete baja

Astelehenean Beasainen egin zuen entrenamenduan lesionatu zen. Koadrizepseko tendoi lotunea askatu egin zaio, ez diote ebakuntzarik egingo, baina lesioa larri da.
Aimar Olaizola
Aimar Olaizola

EiTBk jakin duenez, Aimar Olaizola lau hilabetez egongo da bajan, gutxi gorabehera. Goizuetako pilotariari ezker hankako koadrizepseko tendoi lotunea askatu egin zaio.

Olaizolak, Jon Ander Albisurekin batera, Binakako Txapelketako 12. jardunaldiko partida jokatu behar zuen igande honetan, Gasteizeko Ogeta pilotalekuan, Mikel Artola eta Jon Mariezkurrena bikotearen kontra.

39 urteko pilotariarentzat albiste oso txarra izan da lesioa eta lehiaketatik at geratzea. Bere lekua Axier Arteaga II.ak hartuko du igande honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X