Ansa II.ak hirugarren urtez jarraian irabazi du erremonteko buruz buruko txapelketa
Imanol Ansa da erremonteko buruz buruko txapelduna larunbat honetan (otsailak 8) finalean Xabier Azpiroz 30-20ko emaitzarekin garaitu baitu. Ikuskizu bikaina eskaini dute.
Parekotasuna izan da nagusi hasieran, eta bi jokalariei kosta egin zaie markagailuan zuloa zabaltzea (1-1, 2-2). Binakako berdinketaren ostean, Ansak 8 tantoko errenta lortu du (3-2, 4-2, 5-2, 5-2, 7-2, 8-2, 9-2, 10-2), sakearekin min handia egin baitio Urnietako erremontariak Azpirozi.
Sakea bereganatu ostean, Azpirorek aldea murriztu du (10-3), baina Ansak ez du barkatu, eta gipuzkoarrarentzat izan da 11. tantoa (10-3, 11-3); izan ere, Ansa II.ak koska bat gorago dagoela erakutsi du partida aurrera egin ahala, eta nafarrak oso deseroso jokatu du (12-4, 13-4).
Azpirozek sakea baliatu du Ansarengana markagailuan gerturatzeko (13-5, 13-6), baina Urnietako pilotariaren nagusitasuna erabatekoa izan da (14-6, 15-6).
Bigarren zatiaren hasieran, Azpiroz ezinean aritu da, eta Ansa erraztasun ikaragarriarekin aritu da (16-6). Hala ere, egoerari buelta eman nahian, Azpirozek bost tanto jarraian egin ditu (16-7, 16-8, 16-9, 16-10, 16-11).
Une erabakigarrian, baina, Imanol Ansak erantzuten jakin du (17-11), eta beste bi tanto egin ditu sakea eskuratu ondoren (18-11, 19-11). Uitziko pilotaria tartea txikitzen ahalegindu da (19-12, 19-13), baina ez du aurkariaren bolada ona eteterik lortu (20-13, 21-13, 22-13, 23-13).
Bolada onari berriro helduta, Azpirozek 3 tanto jarraian egin ditu (23-14, 23-15, 23-16), baina Ansak egin du hurrengoa (24-16). Hala ere, Azpirozek ez du etsi, eta 3 tanto jarraian egin ditu berriro (24-17, 24-18, 24-19).
Sakea bereganatu ostean, gipuzkoarrak min egiten jarraitu du (25-19, 26-19, 27-19), eta erreboteak eramaten jakin du (27-20, 28-20).
Azken txanpan, Ansak bideratuta utzi du garaipena (29-20, 30-20), hirugarren urtez jarraian erremonteko buruz buruko txapelketa bereganatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Joxe Mari Barrenetxea, erremontearen etorkizunaz, Oriamendi uztear dela
Joxe Mari Barrenetxea Oriamendi erremonte enpresako arduraduna izan da hamabost urtez. Orain, osasun arazoak direla medio, kargua uztea erabaki du. Erremontearen etorkizuna nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan.
Erremontistek erakundeak inplika daitezela eskatu dute, erremonte profesionalaren etorkizuna bermatzeko
Erremontearen etorkizunarekin "konprometituta" jarraitzen dutela azaldu dute erremontistek ohar batean, "euskal kulturaren eta ondarearen zati garrantzitsutzat" jotzen baitute. Interesa izan dezaketen enpresei eta erakundeei laguntzeko gonbita egin diete, erremontea "umezurtz" gelditu ez dadin.
Oriamendik 2026ko abenduan erremontea kudeatzeari utziko dio
Oriamendi enpresa erremontistekin batzartu da, eta hainbat kudeaketa-arazo direla eta, enpresak ez du bizirauteko modurik ikusten. Beraz, 2026ko abendutik aurrera Oriamendik erremontea kudeatzeari utziko dio.
Pilotako jaialdi solidarioa, Palestinaren alde, azaroaren 23an, Galarretan
Eskuz, Mikel Goñi eta Iker Elizegi Xabier Apaolazaren eta Ibai Zabalaren aurka arituko dira; zestan, Erika-Arai eta Elaia-Maia bikoteek jokatuko dute; eta erremontean, Ansa-Aiestaran VI.a eta Goikoetxea V.a-Larrañaga arituko dira.
Binakako erremonte txapelketa aurkeztu dute Hernanin, Urriza eta Barrenetxea gabe
Nafarrak udan erretiroa hartu zuen, eta gipuzkoarra aita izango da laster. Bi erremontari handi horien ordez Aldabe eta Zubiri arituko dira. Bederatzi jardunaldi izango ditu ligaxkak, eta finala urtarrilaren 3an jokatuko da.
Goikoetxea eta Larrañaga, Gross erremonte txapelketako garaileak
Lau bikote izan dira lehian egun bakarrean jokatu den txapelketa honetan. Ezkurrak eta Zubirik Goikoetxearen eta Larrañagaren aurka jokatu dute, eta azken horiek nagusitu dira, bi setetan: 10-5 eta 10-9.
Otxandorena eta Otano, Euskal Jai torneoko txapeldunak (31-35)
Otxandorena eta Otano gazteek 31-35 garaitu dituzte Uterga eta Agirrezabala 2025eko Euskal Jai torneoko finalean.
Aritz Juanenea, buruz buruko txapelduna!
Aritz Juaneneak irabazi du Buruz Buruko Eusko Label Txapelketa, Endika Barrenetxea fabotiroa 27-30 menderatuta. Hasieran argi agindu arren, azkeneraino borrokatu behar izan du bere lehen txapela eskuratzeko.
Barrenetxea IV.a eta Juanenea nor baino nor gehiago arituko dira gaur Galarretako final handian
Endika Barrenetxeak eta Aritz Juaneneak larunbat honetan jokatuko dute Buruz Buruko Eusko Label Txapelketako finala, Galarreta pilotalekuan. Juanenearentzat lehen finala izango da, eta ilusioz beterik dago, baina lehia gogorra izango du, aurrean Barrenetxea izango baitu.
Buruz buruko erremonte txapelketako finalerako materiala aukeratu dute Barrenetxeak eta Juaneneak
Endika Barrenetxeak eta Aritz Juaneneak larunbateko buruz buruko erremonte txapelketako finalean erabiliko duten materiala hautatu dute gaur. Galarretan neurtuko dituzte elkarren indarrak, hernaniarrak seigarrenez, eta saldiastarrak, berriz, bigarrenez.