Urrizak erretiroa hartuko du, eta amaiera emango dio bere kirol ibilbide arrakastasuari
Javier Urrizak eliteko erremontea utziko duela iragarri du. 43 urterekin bere kirol ibilbideari amaiera ematea erabaki du. Astelehen honetan, urtarrailaren 27an, eman du erabakiaren berri, prentsaurreko baten bidez.
Urrizak (43 urte) bere kirol ibilbideari amaiera ematea erabaki du, erremontearen elitean 18 urte eman ondoren. Nafarroako erremontistaren palmaresa tituluz beteta dago. Javier Urrizak zortzi aldiz irabazi du Banakako Txapelketa (2012, 2013, 2015, 2016, 2017, 2018, 2020 eta 2022), zortzi bider izan da Binakako txapeldun (2007, 2008, 2010, 2012, 2019, 2020, 2021 eta 2023), sei aldiz irabazi du Banakako Mastersa eta lau aldiz jantzi du "Erremontari"(Sagardoaren Txapelketa) txapela.
Hala ere, Urrizak ez dio egun batetik bestera jokatzeari utziko. "Erremontari" txapelketan ariko da, eta ekainaren 28an jokatuko du profesional gisa bere azken partida.
Javier Urrizaren adierazpenak, agurreko prentsaurrekoan
"Gaur oso egun berezia da niretzat. Gaur bezala, 2007ko urtarrilaren 27an, Euskal Jai Berrin erremontista profesional gisa debuta egin nuen, eta 18 urte geroago erremontea utzi eta erretiratzeko erabakiaren berri eman nahi dizuet", adierazi du Javier Urrizak, oso hunkituta.
Gainera, Urrizak baieztatu du "Erremontari" izango dela profesional gisa jokatuko duen azken txapelketa; izan ere, "zaleei erremontearen baloreak ondoen helarazi dien txapelketa da, eta uste dut nire azken txapelketa jokatzeko agertoki ezin hobea dela". Gainera, esan du ekainaren 28an azken partida jokatuko duela erremontista profesional gisa.
Bizitakoarekin pozik eta asebeteta dagoela adierazi du: "Konbentzituta nago, pozik, pozik bizi izan dudan guztiarekin, harrituta lortutako guztiarekin, baina, batez ere, oso eskertuta. Eskerrik asko, gora erremontea eta bizi erremontea!".
Zure interesekoa izan daiteke
Berria Txapelketa berritasunez betea dator
Zortzi bikoteak pilotari beteranoek eta gazteagoek osatuko dituzte. Esatera baterako, Aritz Juanenea buruz buruko txapeldunak Julen Deskarga izango du bidelagun eta Endika Barrenetxea Paulo Aiestaranekin arituko da. Imanol Ansa, aldiz, baja izango da. Txapelketa martxoaren 14an hasiko da eta bost jardunaldi izango ditu. Finalerdiak apirilaren 18an izango dira eta finala 25an, ETBn ikusgai.
Erremontari gehienek agerraldia egin dute "egitura baten beharra" aldarrikatzeko
Oriamendi enpresak erremontea kudeatzeari utziko ziola iragarri zuenetik, ziurgabetasuna da nagusi erremontearen etorkizunaren gainean. Eusko Jaurlaritzak bere laguntza indartzeko asmoa helarazi diela adierazi dute erremontariek, baina erremonte profesionalaren kudeaketa eramango duen "egitura baten beharra" dagoela azpimarratu dute.
Imanol Ansa, Kutxabank Masterseko txapeldun laugarrenez jarraian
Imanol Ansak 24-30 garaitu du Endika Barrenetxea Banakako Kutxabank Masterseko finalean. Urnietako aurrelariak laugarren aldiz jarraian irabazi du txapela. Azken urteetako finalistek oso final lehiatua jokatu dute, baina Ansa II.a jaun eta jabe izan da 20. tantotik aurrera.
Endika Barrenetxea eta Imanol Ansa, Kutxabank Masterseko finaleko protagonistak
Azken urteetan jaun eta jabe izan diren bi erremontisten arteko lehia larunbat honetan jokatuko da. ETB1ek eta eitb.eus-ek 23:00etatik aurrera eskainiko emango dute norgehiagoka.
Banakako Masters Finalerako materiala hautatu dute Barrenetxeak eta Ansak
Endika Barrenetxeak eta Imanol Ansak hitzordua dute larunbat honetan Galarretan, erremonteko Banakako Masterseko finala jokoan. Ansa izan da nagusi azken hiru edizioetan. Astearte honetan, partidarako materiala aukeratu dute.
Erremonteko Kutxabank Masters Txapelketa aurkeztu dute, Galarretan
Iazko buruz buruko txapelketako lehen zortzi sailkatuak izango dira 2026ko Kutxabank Masterseko Txapelketako protagonistak. Aldabe, Larrañaga, Jabalea, Ezkurra, Azpiroz eta Ansak jardungo dute lehen fasean. Sei horietatik bat sailkatuko da azken ligaxkarako, bertan izango dira Juanenea eta Barrenetxea. Finala otsailaren 28an izango da.
Imanol Ansa eta Aritz Zubiri Erremonteko Binakako Txapelketako garaile
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik irabazi dute Erremonteko Binakako Txapelketako finala. Urnietarrak eta Goizuetarrak aurreikuspenak bete dituzte, baina asko sufrituta, kitarako jokoan erabaki da lehia (14-15, 15-6 eta 8-3).
Erremonteko Binakako Txapelketaren finalerako materiala aukeratu dute, Galarretan
Finalerako materiala aukerat dute lehen eta bigarren mailako finalistek, Galarretan. Ansa eta Zubiri dira faboritoak, baina nabarmentzekoa da Ezkurrak eta Larrañagak aukeratutako pilotak biziagoak direla.
Larrañagak eta Ezkurrak jokatuko dute erremonteko finala, Aldabe-Azpiroz nagusitasunez menderatuta
Iban Larrañagak eta Josetxo Ezkurrak jokatuko dute Erremonteko Binakako Txapelketako final handia, Imanol Ansa eta Aritz Zubiriren aurka, finalaurrekoan Kemen Aldabe eta Xabi Azpiroz bi setetan menderatu baitituzte.
Ezkurra-Larrañaga eta Aldabe-Azpiroz bikoteek larunbateko finalerdirako materiala aukeratu dute
Ezkurra eta Larrañaga lau pilota bizi aukeratu dituzte, partida azkar baten bila. Aitzitik, Aldabek eta Azpirozek pilota astunagoak hautatu dituzte, piloteo gehiago egon dadin. Ansa eta Zubiri, finalerako sailkatuta dagoeneko, aurkarien zain daude. Hernaniko norgehiagoka 15:15etik aurrera eskainiko du ETB1ek.