ERREMONTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urriza menderatuta, Ansa II.ak jokatuko du buruz buruko finala Barrenetxearen aurka

Iragarkia
Javier Urriza eta Imanol Ansa, partida amaituta. EITB Media
18:00 - 20:00
Urriza menderatuta, Ansa II.ak jokatuko du buruz buruko finala Barrenetxearen aurka
Finalaurreko oso parekatua jokatu dute Imanol Ansak eta Javier Urrizak Hernaniko Galarreta frontoian. Erremontari nafarra deseroso ibili da partida osoan, eta falta asko egin ditu sakez. Ansak, berriz, gehiago asmatu du erasoan, eta 30-22 nagusitu da azkenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Ansa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Ansa: “Txapelketa bat kenduko didate, lehiatzeko aukera ere bai, baina ez dute lortuko erremontetik urruntzea"

Orain hilabete, Oriamendik hilabete jokatu eta entrenatu gabe egotera zigortu zuen Imanol Ansa erremontista, eta Buruz Buruko Txapelketatik kanpo utzi zuen. Erabaki horren atzean arrazoi pertsonalak daudela salatu du Ansak, eta enpresa ez dagoela negoziatzeko eta egoera konpontzeko prest, eta egoera erremontisten zein kirolaren beraren etorkizunaren kalterako dela nabarmendu du.

Erremonteko-Banakako-Txapelketa-Nagusiaren-aurkezpena-Chillidalekun
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Buruz Buruko Erremonte Txapelketa aurkeztu dute Chillida Lekun, espero bezala Imanol Ansa gabe

Egungo txapeldunak, Aritz Juaneneak, beste bost hautagairen kontra defendatu beharko du iaz lortutako txapela: Endika Barrenetxea, 2025eko finalean izan zuen aurkaria, Xabi Azpiroz, Josetxo Ezkurra, Iban Larrañaga eta Kemen Aldabe. Finala urriaren 3an jokatuko da. Bestalde, Imanol Ansak prentsaurrekoa eskainiko du ostiral honetan, 11:00etan, Urnietako udal pilotalekuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X