Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi, garaile pilota mistoan (22-15)
Zure interesekoa izan daiteke
Zabalak Dario hartu du mendean, oso partida gogorrean, eta final-laurdenetarako sailkatu da (22-21)
Astelenak hartu du norgehiagoka, Eibarko pilotalekuak bost hilabetez partidarik hartu gabe eman ondoren. Partidan 341 pilotakada izan dira, 63 minutuko lehia bizian. Buruz buruko txapelduna 21-18 irabazten ari zen, baina azkenean Zabalak lortu du garaipena. Bi pilotariek neka-neka eginda bukatu dute. Javi Zabalak Joseba Ezkurdiaren aurka neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan.
“Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik onenak
Josetxo Ezkurrak eta Imanol Ansak egin dituzte “Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik ikusgarrienak.
Ansak eta Zubirik finalerdia hiru jokotan irauli eta finalerako txartela lortu dute
Urnietarrak eta uitziarrak Ezkurra eta Azpiroz garaitu dituzte hiru jokotan (15-8, 14-15 eta 3-8), Galarreta pilotalekuan. Norgehiagoka oso gorabeheratsua eta emozioz betea izan da.
Imanol Ansa: “Oso partida zaila altxatu dugu; zorteko sentitzen naiz finala bizi ahal izateagatik”
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik “Erremontari” txapelketako finala jokatuko dute Kemen Aldaberen eta Endika Barrenetxearen aurka. Ezkurra II-Azpiroz bikotea hiru jokotan garaitu ostean lortu dute hori (15-8, 14-15 eta 3-8).
Salaberria final-zortzirenetan da, Elordi nagusitasunez menderatuta (10-22)
Iker Salaberria San Fermin Torneoko final-zortzirenetara sailkatu da, Aitor Elordi 10-22 menderatuta. Nafarra nagusi izan da hasieratik, eta 1-16ko aldea lortu du; Elordi markagailuan gerturatzen saiatu den arren, aldea murriztea baino ez du lortu. Salaberriak ostegunean jokatuko du final-zortzirenetako kanporaketa Hernaniko pilotalekuan, eta Peio Etxeberria izango du aurkari.
12 tanto jarraian eginda irabazi dio Jakak Artolari (22-10)
Erik Jakak 22-10 garaitu du Iñaki Artola San Fermin torneoko final-zortzirenetan. Baikoko pilotariak 12 tanto jarraian eginez lortu du garaipena, hurrengo kanporaketara igarotzeko.
Dario sanferminetako final-zortzirenetara sailkatu da, Alberdi II.a garaituta (22-16)
Dario Gomez San Fermin Torneoko final-zortzirenetara sailkatu da, Unai Alberdi 22-16 menderatuta. Partida nahiko berdinduta hasi da, baina gero Buruz Buruko txapeldunak beteranoa dela erakutsi du. Zabala izango du aurkari hurrengo kanporaketan.
Aldabe eta Barrenetxea IV.a, aurkariak nortzuk izango zain
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea "Erremontari"ko egungo txapeldunak dira. Datorren asteleheneko finalaurreko emaitzaren zain daude, aurtengo finaleko aurkariak zeintzuk izango diren jakiteko.
Uztailaren 6an hasiko da Plazandreak txapelketaren IV.edizioa
Plazandreak txapelketaren laugarren edizioa aurkeztu dute Bizkaiko Foru Aldundian. Uztailaren 6tik abuztuaren 10era bitartean jokatuko dira partida guztiak, finala barne, Bilboko Esperantza pilotalekuan. EITB ere ikusgai izango dira denak.
EITBk zesta-puntarekin duen konpromisoa indartu du
Akordio historikoa sinatu eta aurkeztu da, ostegunean, EITBk Bilbon duen egoitzan. Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusia, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko txapelketa nagusietako antolatzaileak eta puntistak izan dira bertan. Gainera, gizonezkoetan, Challenger izeneko zirkuitua hasiko da, larunbatean.