Baikoko pilotariek "aho batez" erabaki dute grebarekin aurrera egitea
Baiko enpresako pilotariek "aho batez" erabaki dute grebarekin aurrera egitea ostegun honetan Bilbon egin duten bileran. Ondorioz, greba egingo dute hamabi egunez urrian, eta lehen greba eguna urriaren 9a (ostirala) izango da.
"Asteazkenean Baikorekin izan genuen batzarrean Jose Ramon Garai Baikoko zuzendari nagusiaren jarrera eta ostegun honetan egin dituen adierazpen publikoak onartezinak dira", adierazten du pilotariek plazaratutako oharrak.
Pilotarien ustez, Baikok ez du kontuan hartu euren aldarrikapenetako bat ere: "Baikok ez du lan gatazka honi konponbiderik bilatzeko jarrerarik azaldu, ezta akordiora iristekorik ere. Gainera, guk planteatutako aldarrikapen bakar bat ere ez du kontuan hartu. Gainera, Baiko Kirola enpresak ukatu egin digu eskatutako informazio ekonomikoa, eta datozen egunetan ELA sindikatuak juridikoki aztertuko ditu Bainet Taldearen eta Baiko Kirolaren arteko merkatal harremanak eta haien inguruan har daitezken ekintza legalak".
Hitz egiteko eta negoziatzeko borondatea duela adierazi zuen Baikok asteazkeneko bileraren ostean, komunikatu baten bidez. Oharrak zioenez, enpresa prest legoke lan harremanetan ikuspuntu kolektiboagoarekin aurrera egiteko, baita pilotariek eskatutako zenbait puntu berrikusteko.
Iragan astean, Baiko enpresan dauden 22 pilotarietako 15ek babestuta, kirolariek greba egunak urriaren 9, 10, 11, 12, 16, 17, 18, 19, 23, 24, 25 eta 26an egingo dituztela jakinarazi zuten.
Ondorioz, azken unean greba deialdia bertan behera uztea erabakitzen ez bada, atzeratu egingo da larunbat honetan jokatu beharreko Asier Agirre - Jon Ander Albisu eta Joseba Ezkurdia - Julen Martija bikoteen arteko Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldiko partida.
Zure interesekoa izan daiteke
Barandika porrotarekin berragertu da Mungiako Master Series txapelketan, lesio luzea atzean utzita
Ukondoan izandako lesio larriaren ondorioz ia bost hilabete kantxetatik kanpo eman ostean, Gernikako aurrelariak berriro jokatu du gaur arratsaldean. Mungian berragertu da, Zabalarekin batera, Goixerri eta Lekerikaren aurka. Barandikak eta Zabalak bi jokotan galdu dute (9-15 eta 14-15).
Txanika-Argoitia eta Bixente-Oihenard bikoteak, Donostiako Grand Slamaren finalerako prest
Karmelo Balda pilotalekuan jokatuko den finala zuzenean eskainiko dute ETBk eta kirolakeitb.eusek, 17:00etan hasita. Lehen fasean multzo berean izan ziren bi bikoteak, eta orduan Txanika eta Argoitia nagusitu ziren.
Ansa II-Zubiri eta Goikoetxea V-Juanenea bikoteek aukeratu dute play-offerako materiala
Datorren astelehenean jokatuko da “Erremontari” txapelketako finalerdietara sartzeko play-offa. Ansa II-Zubiri eta Goikoetxea V-Juanenea bikoteetako batek lortuko du txartela, gaur egin dute material aukeraketa.
“Erremontari” txapelketaren 5. jardunaldiko hiru tanto onenak
Beñat Segurolak, Endika Barrenetxeak eta Imanol Ansak egin dituzte “Erremontari” txapelketako bosgarren jardunaldiko tanto onenak. Gozatu!
Markina-Xemeingo Grand Slama igande honetan hasi eta uztailaren 16an bukatuko da
Gainerako jardunaldiak ostiralez jokatuko dira, 19:00etatik aurrera. Gizonezkoetan, sei bikote lehiatuko dira, bi multzotan: Erkiaga-Atain, Barandika-Ibarluzea, Urreisti-Gorka, Goitia-Basque, Johan-Zabala, eta Javier-Argoitia vs Txanika-Salegi kanporaketaren irabazlea. Emakumezkoen Master Seriesen, lau bikotek bilatuko dute txapela: Erika-Frida, Elaia-Arain, Lur-Alize eta Helena-Maia.
Aldabek eta Barrenetxeak garaipena eta finalerako txartela lortu dute; Segurola eta Larrañaga, aldiz, txapelketatik at geratu dira
Ansak eta Zubirik Segurola eta Larrañaga hartu dituzte mendean, hiru jokotan (15-12, 14-15 eta 8-6), ligaxkaren bosgarren eta azken jardunaldian. Bigarren neurketan, Aldabek eta Barrenetxeak Goikoetxeari eta Juaneneari irabazi diete bi jokotan (6-15 eta 13-15).
Kemen Aldabe: “Finalean gaude, oso pozik, baina kosta egiten zait horrelako partidetan kontzentratzea”
Aldabek eta Barrenetxea IV.ak bi jokotan irabazi diete Goikoetxea V.ari eta Juaneneari (6-15 eta 13-15). Garaipen honi esker, egungo txapeldunak finalean sartu dira berriro.
Imanol Ansa: “Bigarren postuak ihes egin digu; play-offetan gerra ematen jarraitzeko asmoa daukagu”
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik hiru jokotan garaitu die Beñat Segurolari eta Iban Larrañagari (15-12, 14-15 eta 8-6). Garaipen honekin “Erremontari” txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituzten play-offetan sartu dira Ansa II eta Zubiri.
Barrenetxeak eta Argoitiak eraman dituzte zesta-puntako txapelak
Burgun jokatu diren Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketako zesta-puntako finaletan, Barrenetxea izan da nagusi emakumezkoen mailan, Arakistain bi setetan menderatuta (15-4 eta 15-11). Gizonezkoetan, berriz, Argoitiak Txanika garaitu du, bi setetan (15-10 eta 15-8).
Gaminde, Carregal eta Azketa-Bernaola nagusi Zumarragan
Igande honetan jokatu dira Zumarragan Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketako esku pilotako finalak. Emakumezkoetan, Gamindek argi eta garbi menderatu du Arrizabalaga (2-10 eta 4-10), eta gizonezkoetan, Carregalek Irribarria garaitu du (8-10 eta 3-10). Binakako lehian, berriz, Azketa eta Bernaola nagusitu dira Etxebarria eta Elorzen aurka, partida estu batean (10-4 eta 10-9).