Akordiorik gabe amaitu da pilotarien eta Baiko enpresaren arteko bilera
Baiko enpresa eta pilotariak Bilbon bildu dira bi aldeen arteko gatazka konpontzeko asmoz. Hala ere, batzarra akordiorik gabe amaitu da. Aurrerapauso txiki batzuk eman dira, baina pilotariak ez dira sentsazio onekin irten.
Hitz egiteko eta negoziatzeko borondatea duela adierazi du Baikok, komunikatu baten bidez, bileraren ostean. Oharrak dioenez, enpresa prest dago lan harremanetan ikuspuntu kolektiboagoarekin aurrera egiteko, baita pilotariek eskatutako zenbait puntu berrikusteko.
Bestalde, pilotariak burumakur irten dira bileratik, uste baitute Baikok ez dituela kontuan hartu eurek egindako eskakizunak. "Balorazio onik ez dugu atera. Esperantzarekin etorri gara, baina batzarra nola joan den ikusta, ez goaz oso pozik", adierazi du Ibai Zabala pilotariak.
Pilotariek deituriko hamabi eguneko greba ostegun honetan, urriaren 8an, da hastekoa gaueko hamabietan. Ondorioz, arriskuan da larunbatean Agirre-Albisu bikoteak Ezkurdiaren eta Martijaren aurka jokatu neharreko Binakako Txapelketako neurketa. Dena den, pilotariek datozen orduetan erabakiko dute grebarekin aurrera egingo duten ala ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Elordi-Zabaleta eta Jaka-Iztueta bikoteek materiala hautatu dute finalerdietako bigarren jardunaldiko neurketari begira
Larunbatean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, lehen jardunaldiko bi bikote galtzaileek neurtuko dituzte elkarren indarrak. Jakak eta Iztuetak Laso-Albisu aurtengo bikote onenaren aurka galdu zuten; Elordik eta Zabaletak, Altuna eta Ezkurdiaren kontra.
Lasok eta Albisuk lider jarraitzen dute
Zaila egiten ari zaie gainontzeko pilotariei Laso eta Albisu garaitzea. Lider izan ziren lehen fasean eta berdin jarraitzen dute bigarrenean. Hori gutxi ez eta finalaurrekoen ligaxkan sendo hasi dira biak. Altuna eta Ezkurdiak berriz, 5 partidu irabazi dituzte jarraian.
Lasok eta Albisuk geldiezin jarraitzen dute: 13-22 menderatu dituzte Jaka eta Iztueta
Lasok eta Albisuk 13-22 garaitu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian. Garaipen honekin, ligaxkako liderrek pauso polita eman dute finalera bidean.
Esnal, Gaton, Rodriguez eta De Anta Euskal Pilota Egokituko Zirkuituko garaile
Euskal Pilota Egokituko Zirkuituko finalak jokatu dituzte gaur, Basaurin. Urritasun fisikoa dutenen kategorian, Sergio Rodriguez eta Edorta de Anta nagusitu dira; adimen urritasuna dutenen kategorian, berriz, Leire Esnalek eta Erik Gatonek irabazi dute.
Ducassou zortzigarrenez buruz buruko txapeldun, Etcheverry garaituta (40-14)
Battitta Ducassouk eta Pierre Etcheverryk buruz buruko finala jokatu dute gaur goizean, Hazparnen. Ducassouk zortzigarrenez eskuratu du txapela, erabateko nagusitasunez irabazita (40-14).
Imanol Ansa, Kutxabank Masterseko txapeldun laugarrenez jarraian
Imanol Ansak 24-30 garaitu du Endika Barrenetxea Banakako Kutxabank Masterseko finalean. Urnietako aurrelariak laugarren aldiz jarraian irabazi du txapela. Azken urteetako finalistek oso final lehiatua jokatu dute, baina Ansa II.a jaun eta jabe izan da 20. tantotik aurrera.
Altunak eta Ezkurdiak garaipena lortu dute Elordiren eta Zabaletaren aurka (22-16)
Altunak eta Ezkurdiak finalerdietako ligaxkako lehen partidan 22-16 garaitu dituzte Elordi eta Zabaleta. 9-9 berdindu ostean, gorriek partida hautsi eta markagailuan ihes egin dute.
Pilota Pro Liga eta Donostia kirola 2026an Atano III frontoian pilota profesionalaren presentzia handiagoa izateko akordio batera ailegatu dira
Akordio honekin, frontoi donostiarrak egutegi profesionalean gutxienez hamar ekitaldi hartzea ziurtatzen du; Bikoteko Txapelketako, Buruz Burukoko eta Lau t’erdikoaren final erdi bat bertan jokatu beharko dute.
Emakume Master Cupek 10 urte bete ditu
Emakume Master Cup zirkuituaren aurkezpena egin dute Arrasateko Amaia Antzokian. Emakumenzkoen pilotan mugarri izan den honek, 10.urteurrena ospatu du ekitaldian, baita denbora honetan guztian eman dituen urrats sendoak azpimarratu ere.
Sei bikote arituko dira 2026ko Euskotren Women Winter Seriesen, martxoaren 2tik 23ra bitartean
Maite-Oaia, Ihart-Maia, Erika-Frida, Lur-Maialen, Elaia-Eneritz eta Helena-Arai izango dira txapelketako laugarren ekitaldian, Durangon. Halaber, Ezkurdi Jai Alai Master Seriesen, Erkiaga-Atain, Laduche-Manci, Olharan-Zabala eta Urreisti-Lekerika arituko dira txapelen bila.