Mobilizazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baikoko pilotariek 12 eguneko greba aurrera eramango dute

Lanuztea urriaren 9an hasiko dela ofizial egin dute pilotariek, gaur ELAko Bilboko egoitzan egindako prentsaurrekoan.
20201002125123_baiko-pilotariak_
18:00 - 20:00
Baikoko pilotarien prentsaurrekoa

Baikoko pilotariek enpresan duten egoera salatu eta hamabi eguneko greba egingo dutela ofizial egin dute gaur, ELAko Bilboko egoitzan egindako prentsaurrekoan. Greba urriaren 9an, ostiralean hasiko da.

Mobilizazioarekin batera, lau aldarrikapen egin dituzte. Lehenengoa, Mariezkurrenaren, Lasoren, Eskirozen eta Victorren kontratuen negoziaketak berabiaraztea. Bigarrena, gutxieneko lan baldintzak akordatzeko lan hitzarmen berria bat sortzea eta sinatzea. Hirugarrena, barneko araubidea bertan behera uztea eta, azkena, pilotarien kontratuekin eta soldatekin gardentasun ekonomikoa bermatzea, beti.

Hala ere, pilotariek argi utzi dute enpresaren borondateak baldintzatuko duela grebaren iraupena.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X