Joserra Garai: ''Egun latzak eta gogorrak izan dira''
Zure interesekoa izan daiteke
Ruiz de Infante-Erasun vs Sagardui-Gaminde, Labrit berrituak hartuko duen lehen finala
Alize Sagardui eta Enara Gaminde, binakako txapelketaren egungo txapeldunak, faboritoak dira igandeko neurketari begira. Lehiaketako norgehiagoka guztiak irabazita iritsi dira finalera goizuetarra eta laukiztarra, tartean, finalerdia. Finala, zuzenean, jarraitu ahal izango da igande honetan, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta kirolakeitb.eus-en.
2026ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2026ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 3an hasiko da, eta maiatzaren 31n bukatu. Finala Nafarroa Arenak hartuko du.
Eñaut Urreisti eta Thibault Basque, All Starreko txapeldunak Donibane Lohizunen
Kiniela formatoan jokatutako finalean, Urreistik eta Basquek 34 puntu bildu dituzte; Tambourindeguyk eta Oyhenardek, 24; Bixentek eta Atainek, 12, eta Erkiagak eta Gorkak, 11.
Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabal nagusitu dira Donibane Lohizuneko All Starren
Kiniela formatoan jokatutako finalean, Erikak eta Maialenek 43 puntu bildu dituzte 45 minutuan; Helenak eta Oaiak, 20; Papek eta Lizardik, 14, eta Laugiek eta Mercadiek, 11.
Lehia estu-estua B multzoan, Buruz Burukoaren final-laurdenetako ligaxkan
Azken jardunaldia gelditzen denean, Javi Zabala da lehenengo postuan, baina multzoko lau pilotariek, alegia, Zabalak, Iker Larrazabalek, Iñaki Artolak eta Jon Ander Peñak, finalerdietarako sailkatzea eskuratzeko aukera dute.
Zabalak gogotik borrokatu behar izan du Larrazabal menderatzeko (22-17)
Bilboko Deportivon jokatutako partidan, Javier Zabalak lan handia egin behar izan du Iker Larrazabal mendean hartzeko (22-17). Garaipen horri esker, errioxarra Buruz Buruko finalerdietako ligaxkako B multzoko lider jarri da, bi garaipenekin. Azken jardunaldian, beraz, Zabalak Artolaren aurka jokatuko du; Larrazabalek, berriz, Peña II.aren aurka ariko da.
Sagardui-Gaminde eta Ruiz de Infante-Erasun, Nafarroako Emakume Master Cupeko finalera
Sagardui eta Gamindek Salsamendi eta Mendiburu 22 eta 13 irabazita lortu dute txartela, eta, Ruiz de Infante eta Erasun, Zabaleta eta Arrillagari 22 eta 19 irabazi ostean sailkatu dira. Finala igandean jokatuko dute.
Espinal eta Duccassou, trinketeko Binakako txapeldun!
Baionako Moderno trinketean jokatutako trinketeko Binakako finalean, Battitta Ducassouk eta Iker Espinalek mendean hartu dituzte Ziarrusta eta Ugarte (40-29). Garaipen horri esker, Espinalek bigarren urtez jarraian jantzi du Binakako txapela, eta Ducassourentzat ere Binakako bigarren txapela izan da.
Ezkurra eta Goikoetxea, Berria Txapelketako txapeldun
Ezkurra II.a eta Goikoetxea VI.a nagusitu dira Berria Txapelketako finalean, Arluziaga eta Azpiroz bi setetan garaituta (15-14 eta 15-9). Goikoetxeak hirugarrenez irabazi du txapelketa.
Artolak markagailua irauli eta Peña mendean hartu du (22-19)
Iñaki Artola larri ibili bada ere, partida irauli eta Jon Ander Peña garaitu du Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian (22-19). Garaipen horri esker, Artolak azken jardunaldian jokatuko du Zabalaren aurka; Peñak, berriz, oso zaila du aurrera egitea.