Binakako eta Buruz Buruko finalak hartuko ditu Bilbok, gutxienez 2022ra arte
Bilboko Bizkaia frontoiak hartuko ditu esku pilotako Buruz Buruko eta Binakako Txapelketetako finalak, 2022. urtera arte, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia frontoia kudeatzeko duen enpresaren (Ute Giroa-Custom Sport 2) eta Esku Pilotako Enpresen Ligaren (Aspe eta Baiko) arteko akordioari esker. Gainera, akordioa 2024. urtera arte luzatzeko aukera dago.
Horrela, Bizkaia frontoiak kirol-mailarik altueneko ekimenak hartzeko konpromisoa berretsi du. 2011ko martxoan inauguratu zenetik, esku pilotako txapelketa ofizialetako 20 final jokatu dira, eta pilotaren erreferentziazko esparru bilakatu da.
Bizkaia frontoian jokatuko da igande honetan 2019ko Buruz Buruko Txapelketako finala, bertaratzen direnentzako hobekuntza garrantzitsuekin. Ikusleak ekitaldiaz behar bezala gozatzeko aukera izan dezan, Bizkaia frontoiak, beste berrikuntza batzuen artean, sonorizazio-sistema berria estreinatuko du. Sistema berri horrek frontoi batek beti izan ohi dituen entzumen-baldintza zailak hobetuko ditu, eta, horretarako, ulergarritasuna hobetuko duten 34 bozgorailu jarriko dira.
Era berean, datorren igandean, 2m x 1m-ko LED pantaila estreinatuko da leihatilen gunean. Horri esker, frontoian egingo diren ekitaldien programazioaren inguruko, zein gorabeheren inguruko informazio zehatzagoa eskaini ahalko zaie ikusleei.
Azkenik, Buruz Buruko finalera bertaratzen direnek, "Bilbao wifi" udal-sarea izango dute erabilgarri frontoian, eta inguruetan. Honek zerbitzu hobea, eta doako sarbide libre eta unibertsala ekarriko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiko hiru tanto onenak
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida partida jokatu zen atzo Durangon, Euskotren Winter Serieseko finalerdietako lehen partida. Erika Mugartegik eta Elaia Gogenolak egin zituzten norgehiagokako tanto onenak, gozatu!
Emakume Master Cup txapelketa jokatuko duten pilotariek euren berezko kirol-arropa marka jantziko dute
Honen izena “Andrazko” da, eta, berritasun nagusi moduan, pilotariek erabiliko duten galtzetako patroi zehatzak dauka; Binakako Txapelketaren finalean estreinatuko dituzte, martxoaren 22an, Astelenan.
Altunaren eta Ezkurdiaren iritziz, "errespetu falta" da Nafarroa Arenan entrenatzeko aukerarik ez izatea
Laura Pausiniren kontzertua dela eta Altuna-Ezkurdiak eta klasfikatzen den bigarren bikoteak ezin izango dute Nafarroa Arenan entrenatu finala baino lehen. Hau da finalistek gaiaren inguruan duten iritzia.
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiaren azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Erikak eta Fridak hiru jokotan (15-6, 8-15 eta 3-5) hartu dituzte mendean Elaia eta Eneritz Euskotren Winter Series txapelketako finalerdietan. Horrenbestez, Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute.
Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute, Elaiari eta Eneritzi hiru jokotan irabazita
Bikote garailea 15-6, 8-15 eta 3-5 nagusitu da txapelketako finalerdietan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako neurketan. Halaber, Ezkurdi Master Seriesen, Erkiagak eta Atainek lortu dute finalerako sailkatzea.
Berria Txapelketa berritasunez betea dator
Zortzi bikoteak pilotari beteranoek eta gazteagoek osatuko dituzte. Esatera baterako, Aritz Juanenea buruz buruko txapeldunak Julen Deskarga izango du bidelagun eta Endika Barrenetxea Paulo Aiestaranekin arituko da. Imanol Ansa, aldiz, baja izango da. Txapelketa martxoaren 14an hasiko da eta bost jardunaldi izango ditu. Finalerdiak apirilaren 18an izango dira eta finala 25an, ETBn ikusgai.
Altuna-Ezkurdia, lehen bikote finalista
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia Binakako Pilota Txapelketako finalean izango dira, asteburuan Unai Laso eta Jon Ander Albisu mendean hartu ostean.
Altuna eta Ezkurdia, Binakako finalera!
Altunak eta Ezkurdiak Laso eta Albisu garaitu dituzte finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian (22-15). Garaipen honekin, finalerako txartela eskuratu du Aspeko bikoteak.
Arrizabalaga-Bergara eta Sagardui-Gaminde izango dira finalistak Binakako Txapelketan
Igandean jokatu dituzte Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketaren finalerdietako bi partidak Agurainen. Lehen partidan, Arrizabalagak eta Bergarak 22-14 garaitu dituzte Ruiz de Infante eta Mendizabal; bigarrenean, Sagarduik eta Gamindek 12-22 menderatu dituzte Aldai eta Arrillaga.
Elordik eta Zabaletak garaipen handia lortu dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (11-22)
Elordik eta Zabaletak 11-22 garaitu dituzte Jaka eta Iztueta finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian. Garaipen honekin, finalera iristeko borrokan garaipen garrantzitsua eskuratu dute Aspekoek; Baikoko bikotea, berriz, ia aukerarik gabe gelditu da bi partidak galdu ostean.