Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute, Elaiari eta Eneritzi hiru jokotan irabazita
Bikote garailea 15-6, 8-15 eta 3-5 nagusitu da txapelketako finalerdietan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako neurketan. Halaber, Ezkurdi Master Seriesen, Erkiagak eta Atainek lortu dute finalerako sailkatzea.
Erika eta Frida Euskotren Winter Serieseko final handirako sailkatu dira. Irudia: Eraman!
Erikak eta Fridak hiru jokotan (15-6, 8-15 eta 3-5) hartu dituzte mendean Elaia eta Eneritz Euskotren Winter Series txapelketako finalerdietan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako neurketan. Horrenbestez, Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute.
Elaia eta Eneritz erabat nagusi izan dira lehen jokoan, eta 15-6 irabazi dute. Erikak eta Fridak, ostera, partida hasiera oso eskasa egin dute eta garesti ordaindu dute. Kolore bakarreko jokoa izan da.
Bigarren jokoan neurketa asko aldatu da. Erikak eta Fridak pilota aldatu dute, eta norgehiagokan sartu dira. Tanto on baino huts gehiago izan dira. Elaiak hanka-sartze ugari egin ditu bigarren jokoan, eta aurkariek abantailatxoa lortu dute. Azkenean, partidaren joera aldatu eta jokoa eraman dute Erikak eta Fridak (8-15).
Azken joko erabakigarrian, Elaia eta Eneritz 2-0 aurretik jarri dira, ondoren tantoa egin dute aurkariek, baina segituan hirugarren poltsikoratu dute (3-1). Erikak eta Fridak ez dute etsi, eta 3-2koa markagailuan jarri dute. Jarraian, tanto borrokatuan Elaiak oparia egin die aurkariei, pilota kontrakantxara alde egin baitio. Ondoren, Eneritz ez du pilota saskiratzen asmatu, eta azken tantoan ere pilota kanpora joan zaie. Ondorioz, Erikak eta Fridak lortu dute garaipena eta finalerako txartela (3-5).
Elaia Gogenola Jai Alai Leagueko egungo txapelduna da, eta, beraz, denboraldi osoan Urrezko Gerrikoaren jabea. Iaz Winterreko finala jokatu zuen eta Eneritz Lizardi izan du aurtengo honetan lagun. Mutrikuko atzelariak ezin izan du azken bi edizioetan parte hartu lesio larri batengatik, baina arratsalde honetan Ezkurdin izan da, eta, lehen aldiz, Ligako denboraldia oso-osorik lehiatzeko moduan dago gainera.
Datorren astelehenean Helena-Arai (Winterreko egungo txapeldunak) eta Ihart-Maia elkarren indarrak neurtuko dituzte bigarren finalerdian.
Erkiaga-Atain, Ezkurdi Master Serieseko finalera
Horrez gain, Ezkurdi Master Serieseko lehenengo finalerdian (gizonezkoen Jai Alai Ligarako puntuagarrria da txapelketa hori), Aritz Erkiaga eta Gorka Murgartegi “Atain” finalerako sailkatu dira; izan ere, Ludovic Laduche eta Mikel Manci menderatu dituzte, hiru jokotan.
Erkiagak eta Atain debutariak galdu egin dute lehen jokoan, 12-15, baina bigarrenean, 15-4 argi gailenduta, berdinketa haustea behartu dute; hirugarren jokoan, finalistek 5-2 irabazi dute, eta sailkatzea eskuratu.
Zure interesekoa izan daiteke
Erika Mugartegi: “Sinetsi ezinda gaude oraindik; ea txapelketa gehiago egiten diren eta nesken zesta gehiago ikusten den”
Erika Mugartegi eta Frida Watkinsekin bildu gara Euskotren Winter Series txapelketa irabazi berritan. Oraindik sinetsi ezinda dauden arren, oso pozik daude lortutakoarekin. Aurtengo txapelketak emakumeen zestak aurreapausoak emateko balio izatea espero dute, hori baita beraien helburu eta nahia.
Arai Lejardik eta Erika Mugartegik egin zituzten finaleko tantorik onenak
Arai Lejardi atzelariaren eta Erika Mugartegiren tanto hauek izan ziren Euskotren Winter Series finaleko tantorik ikusgarrienak. Araik, bi paretaz egin zuen, Erikak, berriz, errebotean bi.
Erika-Frida bikotea, txapeldun, Helena eta Arai finalean hiru jokotan mendean hartuta
Markinarrak eta zumaiarrak iazko txapeldunei 15-8, 4-15 eta 5-2 irabazi diete. Lau Winterretik hiru jokatu ditu Erikak, eta hiru-hirurak irabazi. Fridak, ordea, txapelketako lehen garaipena du.
Erika Mugartegi: “Hirugarren jokora bigarrena galduta iritsi gara; nahiko gaizki, egia esan, baina zerotik hasi gara"
Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek hiru jokotan (15-8, 4-15 eta 5-2) mendean hartu dituzte iazko txapeldunak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, Euskotren Winter Serieseko finalean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan.
Erikak bere hirugarren txapela lortu du; Fridak, aurrenekoa
Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek hiru jokotan (15-8, 4-15 eta 5-2) mendean hartu dituzte iazko txapeldunak, Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi, Euskotren Winter Serieseko finalean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Gainera, Erikak jokalari onenaren saria jaso du EITBren eskutik.
Helena eta Arai txapeldunak finalean izango dira berriro, Ihart-Maia bikotea bi jokotan garaitu ondoren
Lehen joko parekatuan azken txanpan aurrea hartzea eta nagusitzea lortu dute iazko txapeldunek (13-15). Bigarrenean, aldiz, Araik eskuinaz agindu du, eta aise irabazi dute jokoa (6-15).
Arai Lejardi: “Aldeaz hasi gara eta horrek konfiantza ematen dizu”
Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi Euskotren Winter Serieseko finalean sartu dira Ihar Arakistain eta Maia Goikoetxea bi jokotan garaituta (13-15 eta 6-15). Hortaz, Helena-Arai vs Erika-Frida izango da 2026ko Euskotren Ligako finaleko norgehiagoka.
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiko hiru tanto onenak
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida partida jokatu zen atzo Durangon, Euskotren Winter Serieseko finalerdietako lehen partida. Erika Mugartegik eta Elaia Gogenolak egin zituzten norgehiagokako tanto onenak, gozatu!
Elaia-Eneritz vs Erika-Frida finalerdiaren azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Erikak eta Fridak hiru jokotan (15-6, 8-15 eta 3-5) hartu dituzte mendean Elaia eta Eneritz Euskotren Winter Series txapelketako finalerdietan. Horrenbestez, Erikak eta Fridak finalerako txartela lortu dute.