Skateboard
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egoitz Bijueska skaterrak bigarrenez irabazi du Munduko Txapelketa

Naia Laso, bestalde, bosgarren izan da emakumezkoen finalean.
Egoitz Bijueska

Egoitz Bijueska. Argazkia: Europa Press, artxibokoa.

Egoitz Bijueska egungo skater onenadela berretsi du, munduko txapelketan urrezko domina irabazita. Mundu mailan lortzen duen bigarren urrea da, joan den udaberrian Sao Paulon (2025eko Munduko Txapelketari zegokiona) lortutakoaren ondoren.

Bizkaitarrak maila handia eman du, eta txundituta utzi ditu lehiaketa bertatik bertara jarraitu duten ikusleak..

Bijueskak 94.50 puntu lortu ditu finalean, finalerdietan 94.60 eta final-laurdenetan 94.33 bildu ondoren. Zilarra Tom Schaar estatubatuarrak lortu du (93.07) eta brontzea Gui Khury brasildarrak (92.15).

Egoitz Bijueskaren adierazpenak

Bestalde, Naia Lasok meritu handiko bosgarren postua lortu du emakumezoen finalean, munduko zortzi skater onenekin indarrak neurtuta.

Bermeotarrak 78.83ko puntu lortu ditu. Urrea Mizuho Hasegawa 15 urteko japoniar gaztearentzat izan da (91.00). Zilarra, berriz, Sky Brown britainiarrak eskuratu du (89.50) eta brontzea Cocona Hiraki japoniarrak (88.50).

Emaitzak oni esker, Lasok ondo bideratuta du joko olinpikoaterako txartela lortzea. Bizkaitarra Pariseko jokoetan lehiatutakoa da, 2024an. Orduan zazpigarren egin zuen, arazo fisikoekin lehiatu arren. 

Naia Lasoren adierazpenak

Publizitatea
X
Publizitatea
X