Olav Kooijek irabazi du lehen esprint jendetsua, Pauen
Aldez aurretik, Baptiste Vestroffer (Lotto Intermarche) txirrindulari bretoia izan da eguneko protagonista, bakar-bakarrik ihes eginda. Izan ere, Vestrofferrek irteera eman bezain pronto alde egin du tropeletik, eta helmugarako 14 kilometro falta zirenean harrapatu du talde nagusiak.
Olav Kooij, Decathlon taldeko txirrindulari holandarra, Paueko helmugan. Argazkia: EFE
Olav Kooij (Decathlon) txirrindulari nederlandarrak irabazi du esprintean Lannemezan eta Paue lotu dituen Frantziako Tourreko 158 kilometroko bosgarren etapa.
Eguneko protagonista Baptiste Vestroffer bretoia (Lotto Intermarche) izan da, bakar-bakarrik ihes egin baitu. Baina bere abenturak tropelean esprinterren taldeak lanean hasi arte iraun du. Horrela, amaierarako 14 kilometro falta izan zirenean, talde nagusiak Vestrofferren ametsa zapuztu du.
Horrela, Kooijek ezustean harrapatu ditu faborito nagusiak Tourreko lehen esprintean garaipena lortuta, Max Kanter alemaniarraren eta Tim Merlier belgikarraren aurretik. Sailkapen nagusian, Torstein Traeen norvegiarrak jarraitzen du lidergoan.
25 urteko Decathlongo txirrindulariak laugarren garaipena lortu du itzuli handi batean, Italiako Giroan hiru etapa irabazi ostean.
Erorikoa
Helmugarako bost kilometro falta zirenean, eroriko bat izan da, eta hainbat txirrindulari izan dira tartean, mota honetako etapen bukaerako ohiko urduritasunaren ondorioz.
Babes-eremutik metro gutxira, 500 metro eskasera, gertatu den eroriko masibo horrek baldintzatu du amaiera, tropela helmugarantz zihoala. Istripuak talde nagusia hautsi du eta txirrindulari asko atzean utzi ditu, baina sailkapen nagusia irabazteko faborito nagusiek galera handiak saihestu dituzte.
Horrela, Træen liderra Tadej Pogacar esloveniarraren (UAE Team Emirates-XRG), Jonas Vingegaard daniarraren (Team Visma | Lease a Bike), Remco Evenepoel belgikarraren (Red Bull-BORA-hansgrohe) eta maillot horia irabazteko gainerako hautagaien taldetxo berdinean helmugaratu da, 14 segundora.
Caja Rural-Seguros RGA talde nafarrak jakitera eman duenez, Alex Molenaar txirrindulari nederlandarrak ez du irteera hartuko ostegun honetan seigarren etapan, erorikoaren ondorioz eskuin eskuan haustura baitu.
Olav Koiij, etapa irabazlea
Nire debutean, Tourrean, irabaztea sinestezina da
"Sinestezina da. Denboraldi hasieran une zailak igaro ondoren, egun honetara arte itxaron behar izan dut hainbeste bilatu dudana aurkitzeko, ametsa zen, Tourrean etapa bat irabaztea. Lehen aukera aprobetxatu dut, eta horrek asko esan nahi du, oso pozik nago", adierazi du Kooijek Paueko helmugan.
Kooij (Numansdorp, 24 urte) Paul Seixasen Decathlon taldeak azken orduan deitu zuen Tourrerako, birus iraunkor bat gainditu ondoren.
"Udaberri zail baten ondoren, ez da erraza izan maila honetara iristea, baina nork bere buruarengan sinesten jarraitu behar du, eta horixe bera egiten duen jendeaz inguratu. Taldeak babes handia eman dit gaur. Ezin dut gehiago eskatu, pozik nago talde osoagatik", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.