Rahmek ez du kortea pasatu AEBko Irekian
Bigarren jardunaldi gorabeheratsu baten ondoren, Barrikakoak 6 kolpe hartu ditu parearen gainean, eta bertan behera utzi behar izan du.
Jon Rahm golf-jokalari bizkaitarrak zorigaiztoko bigarren jardunaldia izan du ostiralean AEBko Irekian, parraren gainetik 8 kolpeko txartela aurkeztu baitu. Hala, ez du kortea pasatu, eta txapelketatik kanpo geratu da.
Lehen jardunaldi ona egin ostean (parraren azpitik 2 kolpeko txartela aurkeztu zuen), ostiraleko saio txarraren ondorioz, guztira parraren gainetik 6 kolpe pilatu ditu. Birdie bat, zazpi bogey eta bogey bikoitz bat ere egin ditu.
Horrela, garaipena eskuratzeko borrokan izatetik lehia utzi behar izatera igaro da. 2024tik ez zaio halakorik gertatu txapelketa nagusi batean.