Golfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Rahmek bigarren bukatu du eguna AEBko Irekian, lainoak baldintzatutako lehen jardunaldian 2 parretik behera eginda

Behin-behinean, euskal golf-jokalariak 4 kolpera du liderra, Wyndham Clark estatubatuarra. Meteorologia tarteko, txapelketa ia bi orduz gelditu behar izan dute. Rahmen 13 zulo jokatu ditu, eta zazpi lehiakiderekin dago bigarren postuan berdinduta.

Jon Rahm

Jon Rahmek maila onean ekin dio 2026ko AEBko Irekiari. Argazkia: Europa Press.

Jon Rahm bigarren postuan dago 2026ko AEBko Irekian, lainoak baldintzatutako lehen jardunaldian 2 kolpe parretik behera eginda. Euskal golf-jokalariak 4 kolpera du behin-behineko liderra, Wyndham Clark estatubatuarra. 

Meteorologia tarteko, txapelketa ia bi orduz gelditu behar izan dute. Rahmek 13 zulo jokatu ditu, eta zazpi gizonekin berdinduta dago bigarren postuan.

Shinnecock Hills Golf Clubeko zelaian (Southampton, Long Island), Rahmek ez du akatsik egin, eta 2 birdie egin ditu, 12. eta 17. zuloetan.

Oraingoz, Rahmek eta beste hamasei jokalarik lortu dute zelaiko parretik behera jaistea. Bizkaitarra, beraz, txapelketa handi bat hirugarrenez irabazteko lehian dabil, bete-betean. Lehena 2021eko AEBko Irekia izan zen.

Ostiralean ekingo diote berriro lehiari AEBko Irekian parte hartzen ari diren golf jokalari guztiek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X