Rahmek hirugarren handia nahi du Estatu Batuetako Irekian, Shinnecock Hills zelai zailean
Barrikako jokalariak protagonista izan nahi du Scottie Scheffler eta Rory McIlroyren aurrean, besteak beste, zelai beldurgarri batean, Shinnecock Hillsen (New York).
Jon Rahm golf-jokalari bizkaitarra, Andaluzian. Argazkia: EFE
Jon Rahm golf-jokalari bizkaitarra Estatu Batuetako Irekia irabazteko faboritoetako bat da, ostegunetik Shinnecock Hillsen (New York) jokatuko den denboraldiko hirugarren Grand Slama. Scottie Scheffler eta Rory McIlroy buru dituen munduko jokalari onenen aurrean protagonista izan nahi du Rahmek.
Barrikako lehoiak bi txapelketa handi irabazi ditu, Estatu Batuetako Irekia 2021ean eta Mastersa 2023an. Rahm munduko sailkapenaren gailurrera iritsi da berriz ere. Bizkaitarra LIV Golfera joan zenetik lehen postuan finkatu den Schefflerren benetako azken aurkaria izan da. Saudi Arabiako zirkuitura alde egiteagatik polemikak Rahm inguratu du, eta bere mailara berriro itzultzea asko kosta zaio, batez ere txapelketa handietan, nahiz eta LIVen jokatutako bi denboraldietan garaipenak erdietsi.
Profesionaletan hamarkada bat bete duenean, 31 urterekin, Barrikakoak bere garaipen lehortea eten du, Hong Kongen eta, ondoren, Mexikon irabazita. Baina, batez ere, Augustako Masterrean eskas egin ondoren, Rahm PGAko Txapelketan handi bat lortzeko lehian egon zen berriro joan den hilabetean, bigarren postuan amaituta. Duela bi aste, Valderramako torneoan behetik gora egin zuen, eta, astebeteko atsedenaren ondoren, sasoi betean iritsi da New Yorkera.
Rahmek hirugarren mayorra lortu nahi du, Estatu Batuetako Irekiaren ohiko gogortasunari aurre egiteko behar den kalitatea erakutsi ondoren, sei aldiz parte hartu eta lautan hamar onenen artean bukatu baitu.
Shinnecock Hills zeresan handia ematen ari da, Long Islanden espero den haizearekin bolari eutsiko ez dioten green gogor eta azkarrengatik. Estatu Batuetako Irekia ez da ulertzen zelai horiek gabe, jokalari onenak muturrera eraman gabe.
Scheffler golfean jokatzeko makina da oraindik, eta Grand Slama osatzeko lehen aukera du New Yorken. Igandean irabaziz gero, estatubatuarra balentria lortzen historiako zazpigarren golf-jokalaria izango litzateke, McIlroy iazko Mastersko seigarrena izan ostean, Ben Hogan, Gene Sarazen, Gary Player, Jack Nicklaus eta Tiger Woodsen atzetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Britainiar Irekian
Nafarra bere mailarik onenetik urrun egon da, eta parretik gora 6 kolpeko txartela aurkeztu du ostiralean eta parretik gora 3koa ostegunean.
Miren Lazkano, Oklahoman brontzea irabazita: “Esperientzia berria, polita eta positiboa izan da"
Mren Lazkano etxean da iragan asteako Kayak Krossekoo Munduko txapelketan brontzezko domina poltsikoratuta. Balentriak datorrenari aurre egiteko indarrez bete du Basque Teameko palista.
Lucas Herbert garaile, Erresuma Batuko LIV Torneoan; Rahmek 23. amaitu du
Jon Rahmek 23. bukatu du, par azpitik 4 kolperekin. LIV ligan inoiz izan duen emaitzarik txarrena da.
Miren Lazkanok brontzea lortu du Oklahomako Kayak Kroseko Munduko Txapelketan
Donostiako palistak borroka zirraragarria izan du Ricarda Funk alemaniarrarekin, baina epaileek deskalifikatu egin dute Funk. Lazkanok hirugarren postuan amaitu du, urrea irabazi duen Alena Marx suitzarraren eta zilarra eskuratu duen Noemie Fox australiarraren atzetik.
Ukitu goiztiar batek domina lortzeko aukerarik gabe utzi du Miren Lazkano Oklahomako Munduko Txapelketako finalean
Donostiako palistak 11. postuan bukatu du finala, finalerdietan bikain aritu ondoren. Klara Olazabalek, bere aldetik, 29. postuan bukatu du txapelketa.
Beñat Fernandez: “Ametsa Moto GPko txapelduna izatea da”
Beñat Fernadez Moto 3 kategorian arituko da hurrengo denboraldian, Team 109 talde irlandarrarekin. Andoaingo gidariak Red Bull Rookies Cup eta Supersport 300 kategorietan ibili eta gero egingo du salto Munduko Txapelketara. Supersport 300 kategorian, gainera, txapelduna izan zen 2025ean. Efren Vazquez pilotu ohia izango du lagun, oso gertukoa baitu.
Alazne Aurrekoetxea, Europako surf txapelduna
Surflari bizkaitarrak Europako titulua eskuratu du Salinasen (Asturias), SUP olatuen kategorian, final bikain batean nagusituta. Garaipenak sasoi betean dagoela berretsi du, duela aste gutxi Espainiako txapelketa irabazi ondoren.
Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Muduko Txapelketaren kayak finala, eta Echanizek hamargarren
Emakumezkoen K1 finalean, Jessica Fox australiarrak lortu du urrea, Evy Leibfarth estatubatuarrak zilarra eta Kimberley Woods ingelesak brontzea. Gizonezkoen K1 finalean, Jakub Krejci txekiarrak irabazi du, Michal Pasiut poloniarrak zilarra eta Giovanni De Gennaro italiarrak brontzea.
Maialen Chourraut eta Pau Echaniz, Oklahomako Munduko Txapelketako kayak finalera
Chourrautek jaitsiera garbia egin du, penalizaziorik gabe, eta seigarren izan da. Munduko txapelketa batean seigarren finala jokatuko dut lasartearrak. Bestalde, Echaniz zazpigarren izan da finalerdian, eta bere bigarren finala du.
Pou anaiek Alpamayo mendia igo dute, Perun
5.947 metro ditu, eta mendi ospetsua denez, espedizio ugari egiten dira egunero helburu berarekin. Horregatik, Ikerrek eta Enekok igoera gaueko hamaiketan hastea erabaki zuten, beste eskalatzaileak igotzen hasi aurretik.