EA SPORTS LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer behar du Osasunak mailari eusteko?

Osasunak ez dauka ziurtatuta lehen mailan jarraitzea, eta Getaferen etxean jokatuko du ligako azken partida. Jose Bordalasen taldeak, berriz, Conference Ligan sartzea izango du lehian.

PAMPLONA, 21/02/2026.- Los jugadores del Osasuna celebran el gol anotado por Ante Budimir durante el partido de la jornada 25 de LaLiga EA Sports que disputan el CA Osasuna y el Real Madrid este sábado, en el estadio El SADAR de Pamplona. EFE/ Villar López

EA Sports Liga bukatzeko jardunaldi bakarra falta denean, Osasunak ez dauka ziurtatuta mailari eustea. Ligako azken neurketa etxetik kanpo jokatuko du, Getaferen aurka, eta norgehiagoka gogorra izango dela aurreikusten da, Jose Bordalesen taldeak ere asko baitu jokoan: datorren denboraldian Conference Liga jokatzeko aukera ematen duen 7. postua eskuratzea, hain justu ere.  

Osasuna 16. tokian dago, 42 punturekin, Levante (15.a) eta Elx (17.a) taldeek puntu kopuru bera dutela. Jaitsiera postuetan, berriz, Girona eta Mallorca daude, 40 eta 39 punturekin, hurrenez hurren. Hortaz, 5 talde horietako bi jaitsiko dira, Oviedo azken sailkatuarekin batera, Hypermotion Ligara.  

Alessio Lisciren taldeak Getaferen aurka irabazi edo berdindu behar du mailari eusteko. Galduz gero, baina, gainerako zelaietan gertatzen denaren zain egon beharko du. Kasu horretan, emaitza hauek behar ditu Osasunak mailari eusteko: Elxek ez du Gironan galdu behar, eta Mallorcak ez du Oviedo garaitu behar. Edo bestela, Levantek Betisen etxean galdu behar du. Horrela ere salbatuko litzateke. 

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X