Justin Rosek DP World Tourrean dauzkan zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi: “Ryder Kopa dirua baino gehiago da”
Justin Rose golf jokalari britainiarrak, munduko sailkapeneko bosgarrena bera, DP World Tourrek ezarritako zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi, hurrengo Ryder Kopan jokatu ahal izateko helburuarekin; txapelketa hori “diru kontua baino gehiago da”, ziurtatu du.
Justin Rose golf jokalari britainiarrak, munduko sailkapeneko bosgarrena bera, DP World Tourrek ezarritako zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi, hurrengo Ryder Kopan jokatu ahal izateko helburuarekin; txapelketa hori “diru kontua baino gehiago da”, esan du.
Rosek LIVeko gainerako zortzi jokalariek itxitako akordioa onartzera dei egin dio Jon Rahmi. Akordioak bi zirkuitoetako txartela uztartzea ahalbidetzen die, Europakoan txapelketa gehiago jokatzearen truke.
“Zortzik lortu zuten, eta Jonek ez. Hau da, proposatutako akordioak zentzua zeukala aurrekari sendo bat dago… Baina, era berean, Jonek bere zorrak ordaintzea eta Ryder Kopan parte hartzea gustatuko litzaidake. Ryder Kopan egotea diru kontua baino gehiago da”, esan du jokalari britaniarrak.
Haren iritziz, “agian arrazoia dauka” Rahmek, DP World Tourrak aparteko txapelketa gehiegitan (sei) parte hartzera behartzen duela esatean, eta, uste du, beraz, “Tourrari laguntzeko erdibideko puntu batera” ailegatzea gomendagarria dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa, irailaren 19an, Elizondon
Datorren irailaren 19an, Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa antolatu dute Elizondon, eta gaur goizean egin dute aurkezpena. Euskal Herriko moztaileak ez ezik, beste hainbat herrialdeetatik ere etorriko dira lehian parte hartzera.
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
LIV Golfek bertan behera utzi du bere azken txapelketa eta asteburu honetara aurreratu du taldekako finala
Michiganen abuztuaren 27tik 30era aurreikusitako taldekako finala asteburu honetara aurreratzea eta Indianapolisen jokatzea erabaki dute, LIVaren etorkizunari buruzko zalantzen erdian.
Rahm hamabosgarren postura jaitsi da munduko golf sailkapenean
Barrikako golf-jokalaria hamahirugarren postutik hamabosgarren postura jaitsi da. Bizkaitarrak datorren asteburuan Indianapolisen jokatuko du LIV zirkuituko azken txapelketa. Hala ere, dagoeneko txapeldun da.
Solaunek zilarra lortu du gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketan
Larunbatean urrea eta 2028an Los Angelesko Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi ondoren, gasteiztarrak distira egin du berriro Alemanian.
Salma Solaun, gimnastika erritmikoko munduko txapeldun
Gasteiztarrak urrea eskuratu du Espainiako taldearekin, eta, horrekin batera, Los Angelesko 2028ko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela.