GOLFA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rahmek titulurik gabeko urte eta erdiko lehorteari amaiera eman dio Hong Kongeko LIV txapelketa irabazita

Barrikako golf jokalariak 2024ko irailean irabazi zuen azken txapelketa, Chicagon.

Jon Rahm. EFE foto de archivo

Jon Rahm. Argazkia: EFE

Barrikako golf jokalariak 2024ko irailean Chicagon irabazi zuenetik banakako txapelketan izan duen titulu lehorteari amaiera eman dio gaur, Hong Kongeko LIV txapelketa irabazita.

Arrakastarik gabe 25 txapelketa jokatu eta LIV denboraldiko lehen hitzorduetan (Riad eta Adelaide) bi bigarren postu lortu ondoren, Rahmek garaipena eskuratu du guztira parretik behera 23 kolpeko txartela aurkeztuta. Homas Detry belgikarrari 3 kolpeko aldea atera dio, eta Thomas Pieters belgikarrari, 4koa.

Hong Kong Golf Clubeko laugarren eta azken jardunaldiari Detry eta Harold William Varner III.arekin lehen postuan berdinduta ekin dio Rahmek, eta Pieters belgikarrak bost zuloren faltan harrapatu du, baina 539 egun geroago txapeldun izateko presioari eutsi dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X