Tenisa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aryna Sabalenka nagusitu da AEBko Irekian, New Yorken, Amanda Anisimova mendean hartuta

Bielorrusiarrak bigarren urtez jarraian irabazi du AEBko Irekia, bere ibilbideko laugarren "handia", Amanda Anisimova estatubatuarra 6-3 eta 7-6 (7-3) garaituta.
Aryna Sabalenka Argazkia: EFE
Aryna Sabalenka Argazkia: EFE

Aryna Sabalenkak bere erreinaldia luzatu du larunbat honetan, bigarren urtez jarraian irabazita AEBko Irekia, bere ibilbideko laugarren 'handia', Amanda Anisimova estatubatuarra garaituta.

Tenislari bielorrusiarrak 6-3 eta 7-6 (7-3) hartu du mendean Anisimova, ordubete eta 34 minutu iraun duen partidan. AEBko Irekiko titulua Grand Slameko lehena du denboraldi honetan, Melbournen eta Parisen finalak galdu baitzituen. Wimbledonen, berriz, finalaren atarian geratu zen, Anisimovak kanporatuta. 

New Yorken, Sabalenkak nagusitasunez berretsi du WTA rankingeko lidergoa, 46 aste jarraian baitaramatza lehen postuan. Bielorrusiarra 11.225 punturekin atera da New Yorketik, Iga Swiatek (7.933 puntu) eta Coco Gauff (7.874 puntu) atzetik dituela.

Bestalde, Anisimovak laugarren postua eskuratu du, bere ibilbidean inoiz izan duen posturik onena, 5.159 puntu bilduta.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X