Valentzian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salma Solaun gasteiztarrak brontzezko domina lortu du, Munduko Txapelketako taldekako sailkapen orokorrean

Horrez gain, Basque Team taldeko gimnastaren taldeak zilarra irabazi du bost uztaien finalean eta laugarren izan da pilota eta zinta finalean.
Salma Solaun, bost uztaien finalean. Argazkia: EFE
Salma Solaun, bost uztaien finalean. Argazkia: EFE

Salma Solaun arabarraren taldeak zilarrezko domina lortu du Valentziako Munduko Gimnasia Erritmikoko bost uztaien finalean, Txina eta Israel nagusi izan diren egunean. 36.100 punturekin amaitu dute ariketa, Txinaren atzetik (urrea, 36.550 puntu) eta Italiaren aurretik (brontzea, 35.850 puntu). 

Basque Team taldeko gimnastaren boskotea, halaber, hirugarren geratu da sailkapen orokorrean; horrez gain, pilota eta zinta finalean laugarren sailkatu da. 30.750 puntu lortuta, hirugarren egon dira Israelek ariketa perfektua egin eta urrea eraman duen arte.

2024ko Olinpiar Jokoak, Parisen

Iaztik zuten lortuta 2024ko Olinpiar Jokoetarako txartela; izan ere, 2022an, hiru brontzezko domina lortu zituzten Sofiako Munduko Txapelketan eta zilarrezko bat Tel Aviveko Europako Txapelketan, eta brontzezko beste bat lortu dute aurten, Bakuko Europako Lehiaketan.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X