Nahia Zudaire igerilariak zilarra irabazi du Munduko Txapelketan, estilo libreko 400 metrokoan
Nahia Zudaire usurbildarrak zilarrezko domina eskuratu du Manchesterren hasi eta abuztuaren 6ra arte jokatuko den igeriketa egokituko Munduko txapelketako estilo libreko 400 metroko proban.
Basque Team fundazioaren beka duen igerilariak 2021eko Tokioko Joko Paralinpikoetan parte hartu zuen, estatu eta nazioarte mailako izarretako bat da, eta gaur lehiatu den proban, bere proba gogokoenean, nagusi izaten jarraitzen duela erakutsi du. Nahiak Ingalaterrara joan aurretik esan zuen asko gozatzen ari dela denboraldi honetan bere entrenamendu onei esker, eta podiumera igotzeko itxaropena zuela, Madeiran jokatutako aurreko Munduko Txapelketetan egin zuen bezala.
Goizean bikain aritu da S8 klaseko sailkapen txandan, lehen postuan amaitu du eta 5:10.90eko denbora egin du, Vendula Duskova txekiarraren (+5.58) eta Cecilia Kethlen Jeronimo de Araujo brasildarraren (+5.69) aurretik.
Arratsaldeko finalean, are gehiago hobetu du bere denbora, eta 5:05.91ko markarekin podiumeko bigarren tokira igo da, Xenia Palazzo italiarraren atzetik (5:01.46) eta lehen aipatutako Cecilia Kethlenen aurretik (5:08.94).
Lortutako dominak balio bikoitza du, izan ere, Munduko txapelketak ematen duen ospeaz gain, 2024ko Pariseko Joko Paralinpikoetarako plaza ematen duelako. Urre eta zilar bakoitzak txartel zuzena ematen dute hitzordu paralinpikorako, baina kontuan izan behar da plaza horiek ez dutela oraindik izen-abizenik, herrialdeari ematen zaizkiola.
Iñigo Llopis, bosgarren
Bestalde, Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak bosgarren egin du gizonezkoen koadroko estilo libreko 400 metrokoan. Donostiarrak 4:40.64ko denborarekin bukatu du proba, Alberto Amodeo italiarraren (4:25.63), Haijiao Xu txinatarraren (4:32.11), Noah Jaffe estatubatuarraren (4:35.04) eta Philippe Vachon kanadarraren (4: 38.95) ondoren. Bihar Llopisek bere proba fetitxea jokatuko du: bizkar estiloko 100 metroak.
Zure interesekoa izan daiteke
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu, bina Getxon eta Bilbon. 60 filmetik gora ikusi izango dira ikusgai; tartean, Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.
Rahmek titulurik gabeko urte eta erdiko lehorteari amaiera eman dio Hong Kongeko LIV txapelketa irabazita
Barrikako golf jokalariak 2024ko irailean irabazi zuen azken txapelketa, Chicagon.
Naia Laso eta Egoitz Bijueska park modalitateko finalerdietan izango dira Skateko Munduko Txapelketan
Alain Kortabitartek eta Gadea Mojak agur esan diote lehiari sailkatzeko txandan, eta Peio Gonzalezek, final-laurdenetan.
Jon Rahm lider jarri da Hong Kongen, Detry eta Varner III.arekin berdinduta
Barrikako golf jokalaria lider jarri da Hong Kongeko txapelketan, Thomas Detry belgikarrarekin eta Harold Varner III.arekin berdinduta, 65 kolpeko txartela aurkeztu eta joko maila bikaina erakutsi ondoren.