IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Alavesen ospakizunak, Arabako Batzar Nagusien osaketa eta alkatetza berriak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Alavesen zaleak igoera ospatzen.
Alavesen zaleak igoera ospatzen. EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Alavesen ospakizunak: Alavesek zaleekin batera ospatuko du Lehen Mailara igo izana. Gaur egingo dute, arabarrek ospakizunak egiteko erabili ohi duten lekuan, Andre Maria Zuriaren plazan. 17:30ean lehertuko da festa. 

- Arabako Batzar Nagusien osaketa: XII. legegintzaldiko Arabako Batzar Nagusiak gaur goizean osatuko dituzte, eta Foru Ganberako Mahaia aukeratuko dute. Irma Basterra EAJko hautagaia izango da presidentea. Osoko bilkura 10:00etan hasiko da, Mahaiak 51 prokuradoreei eserlekuak hartzeko deia eginez.

- Alkatetza berrien osteko erreakzioak: Larunbatean osatutako udalek erreakzio soka luzea eragiten jarraitzen dute, 48 orduren ostean. Besteak beste, Bermeo da protagonista, Asier Larrauri alkateak (EH Bildu) dimisioa eman berritan. Autoarekin istripua izan, eta alkoholemia-proban positibo eman zuen. Gaur jakinaraziko dute nor izango den haren ordezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X