Agurtzane Egiluz eta Beatriz Zudaire final-laurdenetan egongo dira
Herbeheretako selekzioak, Munduko txapeldunak, ez dio aukerarik eman Agurtzane Egiluz gasteiztarraren eta Beatriz Zudaire iruindarraren taldeari, 24-63 galdu baitu Ariake Arenan jokatutako jardunaldiko lehen partidan. Hala ere, gaur galdu arren, Abraham Carrionek zuzendutako taldeak historia egiten jarraitzen du, final-laurdenetarako sailkapena ziurtatuta baitute. Izan ere, atzo beste mugarri bat ezarri zuten gurpildun aulkiko saskibaloian, Aljeriari irabaziz (8-80) eta estatuko konbinatuak Paralinpiar Jokoetan eskuratzen duen lehen garaipena lortuz.
Espainiako selekzioa 1992ko Bartzelonako Jokoetan estreinatu zen Paralinpiar Jokoetan, anfitrioi bezala gonbidatua, eta Kanada, Australia, Alemania, Japonia eta Frantziaren aurkako bere bost partidak galdu zituen, zortzigarren postuan amaituz.
29 urte geroago, Egiluzen eta Zudaireren taldeak 2019an Rotterdamen jokatutako Europako Txapelketan Tokion lehiatzeko sailkatu zen. Aljeriaren aurkako garaipena, Jokoetako lehena, B multzoan dauden AEBren (egungo txapeldun paralinpiarra) eta Txinaren aurkako bi porroten ondoren etorri zen.
"Hasieran uste genuen Herbehereak indartsuena izango zela, eta Txina eta Estatu Batuak ez zirela erakutsi duten bezain indartsu egongo. Adibidez, Txinak Herbeheretako selekzioari irabazi zion, Munduko txapeldunari. Beraz, uste baino multzo indartsuagoa egokitu zaigu" adierazi dio gaur Agurtzanek Tokiora joan den Basque Teameko komunikazio taldeari.
B multzoko bost selekzioetatik lau final-laurdenetara igaroko dira eta gasteiztarraren taldeak poltsikoan du txartela. "Amets bat da. Gure lehen jokoak dira guztientzat. Nerbioak eduki ditugu, baina baita hemen egoteko gogoa ere. Ez dugu hemen egotearekin bakarrik konformatu nahi, historia egiten jarraitu eta final-laurdenak irabazi nahi ditugu finalerdietan sartu ahal izateko", azpimarratu du Egiluzek.
Finalaurrekoetara iristeko, Basque Teameko kirolariak esan duenez, jaurtiketa-portzentajea hobetu behar dute eta batez ere, kontzentrazioari eutsi behar diote 40 minutuetan. "Ezin ditugu besoak jaitsi bi ekintza ondo ateratzen ez zaizkigunean", esan du Egiluzek.
Fitxa teknikoa:
24 - Espainia (7+4+11+2): Beatriz Zudaire (4), Vicky Pérez (5), Vicky Alonso (4), Almudena Montiel (2) eta Sara Revuelta -hasierako bostekoa- Lourdes Ortega (4), Sonia Ruiz (1), Michell Navarro, Agurtzane Egiluz eta Isabel López (4).
63 - Herbehereak (23+10+18+12): Ilse Arts (2), Jitske Visser (8), Bo Kramer (18), Carina de Rooij (7) eta Mariska Beijer (22) -hasierako bostekoa- Sylvana Van Hees, Lindsay Frelink, Julia Van der Sprong (6), Xena Wimmenhoeve, Cher Korver eta Saskia Pronk.
ARRAUNA:
Jorge Pineda, Estibaliz Armendariz eta Perle Bouge, arrauneko B finaletan
Bestalde, arraunean finalak jokatu dira gaur Sea Foresteko kanalean. Atzo bigarren aukerakoan lehiatu ondoren, Jorge Pineda bilbotarraren eta Estibaliz Armendarizen iruindarraren lauko lemazaindun mistoak (PR3Mix4+) bosgarren postuan bukatu du B finala.
Gogoratu behar da 2020. urtearen hasieran Espainiako Arraun Federazioak lemazaindun laukoaren alde egin zuela (PR3Mix4+), hau da, ikusmen-urritasuna eta urritasun fisikoa duten kirolariek osatutako ontzi mistoa. Proiektua Paris 2024rako sortu zen, baina arraunlariek ez zuten Gaviraten (Italia) jokatu zen Jokoetarako sailkatze-proba alferrik galdu nahi izan.
Erlojuaren kontra lan eginda eta Laiasen (Ourense) hainbat kontzentrazio egin ondoren, estatuko konbinatua, Pineda, Veronica Rodriguez, Enrique Floriano eta Pepi Benitezekin, eta Estibaliz Armendariz lemazaina delarik, Italiako estropadan aurkeztu zen sorpresa emateko. Hirugarren izan ziren, bertan izan ziren Europako herrialderik onena izanik, eta emaitza horri esker, Nazioarteko Arraun Elkarteen Federazioak (FISA) gonbidapen bat eman zien. Ontzia, beraz, lan egin ahal izateko denbora gutxirekin iritsi da Tokiora.
"Joko hauetatik ateratzen dugun irakurketa oso positiboa da. Lehiaketa hau Parisera begira esperientzia irabazteko erabili dugu. Oso pozik gaude Munduko onenen aurka lehiatzeagatik. Izan ditugun estropada guztietan, hobera egin dugu, eta estropada-plan guztiak gauzatu ditugu; beraz, oso gustura gaude egindakoarekin" adierazi du Jorge Pinedak.
Perle Bouge, hirugarren
Azkenik, Perle Bouge angeluarrak, Christophe Lavignerekin batera PR2 Scull misto kategorian arraun egiten duenak, hirugarren postua lortu du kontsolazioko finalean.
Bougeren ontziak 9:10.85eko denbora egin du, eta haren aurretik sailkatu dira Australia (8:56.69) eta Brasil (9:05.60) atzetik. Laugarren tokian izan den AEBetako ontzia (9:11.63) oso gertu izan dute Bougek eta haren kideak, baina haien aurretik sartzeko gai izan dira.
ARKU-TIROA:
Carmen Rubio iruindarrak ezin izan du final-hamaseirenetako kanporaketa gainditu, galdu egin baitu Farzaneh Asgari irandarraren aurka (134-140).
Zure interesekoa izan daiteke
Maxime Lucuren Bordelek bigarrenez jarraian irabazi du Txapeldunen Kopa, Bilbon
Bordelek nagusitasun handiz garaitu du Irlandako Leinster taldea (19-41). Maxime Lucu lapurtarra izan da finaleko jokalaririk onena. San Mamesek marka berria ezarri du, estadioan 52.327 ikusle bilduta.
Montpellierrek hirugarrenez irabazi du Challenge Kopa
59-26 irabazi dio Ulster Ipar Irlandako taldeari San Mamesen jokatutako finalean.
Frantziarrek eta irlandarrek Bilbo hartu dute, San Mamesen Europako txapeldun izateko itxaropenarekin
Frantziako eta Irlandako taldeen arteko lehia bikoitza izango da. Ostiral honetan (21:00), EPCR Challenge Cup Europako bigarren txapelketaren finala jokatuko dute Ulsterrek eta Montpellierrek. Larunbatean (15:45), Investec Champions Cup txapelketa nagusiko final handia izango da Bordeaux eta Leinster taldeen artean.
Rakel Mateok paratriatloia utziko du eta paraeskaladan arituko da, Los Angeles 2028 helburu izanik
“Fisikoki eta mentalki motibatuko ninduen erronka bat behar nuen”, adierazi du Mateok, eta aldaketa bere ibilbidearen bilakaera naturaltzat hartu du.
Egoitz Bijueska: “Pozik nago munduko txapelduna izateagatik, baina lasaitasuna sentitzen dut batez ere”
Egoitz Bijueska skaterrak urrezko domina lortu du, 15 urterekin, Brasilgo Munduko Txapelketan. Rankingean lehena da 95,83 punturekin, bigarrenez. Orain, hitzordu garrantzitsu batzuk ditu aurretik eta horiek gainditzea da bere helburua. (Bideoa gazteleraz)
Jon Rahm bigarren izan da Filadelfian; Aaron Rai, garaile
Orduan lehen postuan Alex Smalley estatubatuarra bi kolpera zuela hasi zuen PGA txapelketako azken jardunaldia barrikarrak. Azkenean, Smalleyrekin berdinduta bukatu zuen bigarren postua, Rai irabazlea hiru kolpera zuela.
Jon Rahm PGA txapelketa irabazteko aukerekin iritsi da azken jardunaldira
Barrikakoa lidergotik bi kolpera dago, igandeko azken jardunaldiaren faltan.
Jon Rahmek bat parraz azpitik egin du PGA Championshipeko lehenengo egunean
Denboraldiko bigarren txapelketa handian, aurreneko jardunaldian, euskal golf-jokalariak 69 kolpe behar izan ditu ibilbidea osatzeko; sailkapeneko lehen postuan dauden zazpi gizonek bi gutxiago baliatu dituzte, hiru parretik beherako txartela aurkeztu baitute.
Ines Allende eta Eneko Carretero, Euskal Herriko Boulder txapeldunak
Allendek nagusitasunez hartu zituen mendean Elur Arteaga eta Sara San Martin, eta Carreterok gauza bera egin zuen Andoni Esparta eta Mikel Linazisororekin. 150 eskalatzaile elkartu ziren igandean, Iruñeko Bihatz Eskalada Gunean.
Lucas Herbert nagusi, LIV zirkuituko Virginiako txapelketan; Rahmek zortzigarren bukatu du
Barrikako golflariak 69 kolpe eginda amaitu du torneoa.