Larrialdi egoera Japonian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ez da ikuslerik egongo harmailetan Tokioko Olinpiar Jokoetan

Japoniako Gobernuak hala erabakita, datorren astelehenetik (uztailak 12) abuztuaren 22ra arte larrialdi egoera jarriko da indarrean Japonian. Neurriak Olinpiar Jokoei bete-betean eragiten die, uztailaren 23an hasiko baitira.
Uztai olinpikoak
Uztai olinpikoak, Tokion. Argazkia: EITB Media

Tokioko Olinpiar Jokoetan ez da ikuslerik egongo olinpiar estadioko harmailetan, Japonian covid-19 koronabirusaren pandemiaren egoerak okerrera egin baitu. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak eman du erabakiaren berri ostegun honetan.

Japoniako Gobernuak hala erabakita, datorren astelehenetik (uztailak 12) abuztuaren 22ra arte larrialdi egoera jarriko da indarrean Japonian. Neurriak Olinpiar Jokoei bete-betean eragiten die, uztailaren 23an hasiko baitira.

Olinpiar Jokoak ikuslerik gabe egiteko erabakia eragile ezberdinen arteko batzar baten erabaki zen. Bertan izan ziren Thomas Bach Nazioarteko olinpiar Batzordeko presidentea, Tokyo 2020ko batzorde antolatzaileko ordezkariak, Nazioarteko Batzorde Paralinpikoko kideak, baita Japoniako eta Tokioko Gobernuko ordezkariak.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X