Jon Rahm Tokioko Olinpiar Jokoetan izango da
Jon Rahm bizkaitarrak Ameriketako Estatu Batuetako Irekia irabazi berri du asteburuan eta ondorioz munduko sailkapeneko burua berreskuratu du ere.
Orain, Nazioarteko Federazioak iragarri duen bezala Barrikakoa Tokioko Olinpiar Jokoetan parte-hartzeko sailkatuta dago, Carlos Ciganda nafarra bezala.
Lehiaketa uztailaren 29an hasi eta abuztuaren 1ean amaituko da eta Saitamako Kasumigaseki Country Cluben jokatu egingo da.
Guztira 60 parte-hartzaile izango dira, Federazioak munduko sailkapena izaten du kontutan. Golf-jokalari gehien aurkeztuko dituen herrialdea AEB izango da laurekin, Justin Thomas, Collin Morikawa, Bryson DeChambeau eta Xander Schauffele.
Aurreko Olinpiar Jokoetan, hots, Rio 2016an, honako hau izan zen podiuma: Justin Rose, Henrik Stenson eta Matt Kuchar.
Sailkatutako 60 golf-jokalariak
.1. Jon Rahm (EUS)
.2. Justin Thomas (USA)
.3. Collin Morikawa (USA)
.4. Xander Schauffele (USA)
.5. Bryson DeChambeau (USA)
.6. Rory McIlroy (IRL)
.7. Tyrrell Hatton (GBR)
.8. Viktor Hovland (NOR)
.9. Hideki Matsuyama (JPN)
10. Paul Casey (GBR)
11. Abraham Ancer (MEX)
12. Sungjae Im (KOR)
13. Cameron Smith (AUS)
14. Joaquín Niemann (CHI)
15. Corey Conners (CAN)
16. Victor Perez (FRA)
17. Garrick Higgo (RSA)
18. Shane Lowry (IRL)
19. Marc Leishman (AUS)
20. Christiaan Bezuidenhout (RSA)
21. Si Woo Kim (KOR)
22. Carlos Ortiz (MEX)
23. Mackenzie Hughes (CAN)
24. Sebastián Muñoz (COL)
25. Guido Migliozzi (ITA)
26. Emiliano Grillo (ARG)
27. Rikuya Hoshino (JPN)
28. Antoine Rozner (FRA)
29. Thomas Detry (BEL)
30. Alex Noren (SWE)
31. Thomas Pieters (BEL)
32. Kalle Samooja (FIN)
33. Matthias Schwab (AUT)
34. Rasmus Hojgaard (DEN)
35. Sami Valimaki (FIN)
36. Jazz Janewattananond (THA)
37. Jhonattan Vegas (VEN)
38. Francesco Molinari (ITA)
39. Henrik Norlander (SWE)
40. Rafa Cabrera Bello (ESP)
41. Mito Pereira (CHI)
42. Joachim B Hansen (DEN)
43. Rory Sabbatini (SVK)
44. Sepp Straka (AUT)
45. Joost Luiten (NED)
46. Ryan Fox (NZL)
47. C.T. Pan (TPE)
48. Adrian Meronk (POL)
49. Maximilian Kieffer (GER)
50. Juvic Pagunsan (PHI)
51. Wil Besseling (NED)
52. Ondrej Lieser (CZE)
53. Scott Vincent (ZIM)
54. Gunn Charoenkul (THA)
55. Hurly Long (GER)
56. Fabrizio Zanotti (PAR)
57. Rafael Campos (PUR)
58. Gavin Kyle Green (MAS)
59. Carl Yuan (CHN)
60. Kristian K Johannessen (NOR)
Zure interesekoa izan daiteke
Linda Noskovak ez dio aukerarik eman Muchovari eta Wimbledon irabazi du
Noskova Wimbledoneko txapeldun gazteena da Petra Kvitova herrikideaz geroztik, 2011n, eta hirugarren txekiarra azken lau urteetan.
Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Amundi Evian Championshipean
75 kolperekin amaitu duen bigarren jardunaldi baten ostean, guztira 147rekin, ezin izan du lehenengo jardunaldiko jokoa hobetu.
Carlota Cigandak lehen postuetaik urrun amaitu du Aumundi Evian Championshiparen inaugurazio jardunaldian
Nafarrak 72 kolperekin (+1) osatu du jardunaldia eta 69. postuan bukatu du. Aki Iwai japoniarrak 63 kolpeko txanda perfektua egin du (-8) lehen postuan amaitzeko, bigarren Perrine Delacour frantziarra da 65 kolperekin (-6), hirugarren sailkatua den Hee Im Jin korearrak baino bat gutxiago (-5).
Pou anaien zortzigarren espedizioa Andeetako Cordillera Blancara
Abentura ez da ondo hasi, izan ere, Eneko, anaia zaharrena, 15 egunez egon da ohean gaixorik bronkitis batekin. Behin sendatuta, 5.350 metroko altuera duen Ichic Ultan gailurra egin dute.
Gasteizko Ironmanak 3.000 atleta inguru bilduko ditu igande honetan Arabako hiriburuan
Gasteizko Villa Suso Jauregiak hartu du gaur goizean aurkezpena. Proba 07:00etan abiatuko da, Uribarriko urtegian, eta Plaza Berrian amaituko da. Lasterketa beste lau urterako ziurtatu dute.
Clara Azurmendiri ebakuntza egin diote belaunean, aurreko lotailu gurutzatua hautsi ondoren
Badminton jokalari donostiarrak iragan ekainean, Kaliforniako Unibertsitatean, jokatutako US Open txapelketako lehen egunean min hartu zuen.
Nazioarteko Batzorde Olinpikoak aldi baterako kendu dio zigorra Errusiari
Neurria 2023ko urritik zegoen indarrean, eta Ukrainako gerragatik eta dopin-programarengatik jarri zuten.
Egoitz Bijueskak urrea eskuratu du X Games txapelketan, eta historia egiten jarraitzen du
15 urteko bilbotarrak urrezko domina eskuratu du Japonen jokatu den Park modalitateko X Games txapelketan. Tom Schaar eta Keegan Palmer mendean hartu ditu bizkaitarrak, denboraldi bikaina berretsiz.
Emma Huntek abiadura eskaladako errekorra hautsi du, lehen aldiz sei segundotik jaitsita
Estatubatuarrak Aleksandra Miroslaw txapeldun olinpikoak zuen 6.03ko marka hautsi du.
Egoitz Bijueskak zilarra irabazi du X Games txapelketetan
15 urteko bilbotarra bolada onean da, martxoan Park modalitateko munduko txapeldun izan ondoren.