Wimbledon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garbiñe Muguruza, finalerdietara

Muguruzak 6-3 eta 6-4 gainditu du Svetlana Kuznetsova eta Wimbledoneko finalerdietarako txartela lortu du. Magdalena Rybarikova izango du aurkari.
Garbiñe Muguruza
Garbiñe Muguruza

Garbiñe Muguruzak 6-3 eta 6-4 gainditu du Svetlana Kuznetsova eta Wimbledoneko finalerdietarako txartela lortu du. Finalerdietan Magdalena Rybarikova izango du aurkari.

Final-zortzirenetan Muguruzak Angelique Kerber alemaniarra garaitu zuen; lortzen duen bigarren aldia. Hirugarren setean hasierako 2-0 irauli behar izan zuen euskal jatorriko tenislariak. Partidak bi ordu eta hogei minutuko iraupena izan zuen, eta 4-6, 6-4 eta 6-4 markagailuarekin irabazi zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X