Djokovicek irabazi du Australiako Irekia, seigarren aldiz
Novak Djokovic serbiarrak Australiako Irekia irabazi du, finalean Andy Murray britainiarrari gailenduta. Seigarren aldiz lortu du Djokovicek titulua Melbournen, eta marka ezarri du; izan ere, inork ez ditu berak beste titulu Australiako Irekian. Roy Emerson mitikoak bakarrik ditu serbiarrak adina, gaurtik aurrera.
6-1, 7-5 eta 7-6 (3) irabazi du finala munduko bat zenbakidunak. Murrayk 2 ordu eta 53 minutuko erresistentzia sortu dio txapeldunari, baina Belgradoko jokalaria oso sendo ibili da eta Murrayk berak behar baino huts gehiago egin ditu.
2015eko finalaren errepikapena zen, eta orduan ere irabazi zuen Djokovicek. Serbiarrak 46. aldiz lortu du irabaztea txapelketa bat pista gogorrean. Roger Federer suitzarrak soilik ditu berak baino titulu gehiago azal mota horretan: 60 ditu Federerek, alegia, Djokovicek Australiako finalerdietan kanporatu duen jokalariak. Ivan Lendlek 26 ditu; Pete Samprasek, 36; eta Andre Agassik, 46.
Hamaika Grand Slam
Igande honetan erdietsitakoa kontuan izanik, hamaika Grand Slam ditu palmaresean Djokovicek: Australiako Irekia sei aldiz irabazi du (2008an, 2011n, 2012an, 2013an, 2015ean eta 2016an), Estatu Batuetako Irekia bi aldiz (2011n eta 2015ean) eta Wimbledon beste hiru aldiz (2011n, 2014an eta 2015ean).
Soilik falta zaio Roland Garros, buztinean jokatzen den bakarra, lau handiak izateko. Hori izango da munduko bat zenbakidunaren hurrengo erronka. Melbournen, tituluaz gain, 2,2 milioi euro erdietsi ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Lucas Herbert garaile, Erresuma Batuko LIV Torneoan; Rahmek 23. amaitu du
Jon Rahmek 23. bukatu du, par azpitik 4 kolperekin. LIV ligan inoiz izan duen emaitzarik txarrena da.
Miren Lazkanok brontzea lortu du Oklahomako Kayak Kroseko Munduko Txapelketan
Donostiako palistak borroka zirraragarria izan du Ricarda Funk alemaniarrarekin, baina epaileek deskalifikatu egin dute Funk. Lazkanok hirugarren postuan amaitu du, urrea irabazi duen Alena Marx suitzarraren eta zilarra eskuratu duen Noemie Fox australiarraren atzetik.
Ukitu goiztiar batek domina lortzeko aukerarik gabe utzi du Miren Lazkano Oklahomako Munduko Txapelketako finalean
Donostiako palistak 11. postuan bukatu du finala, finalerdietan bikain aritu ondoren. Klara Olazabalek, bere aldetik, 29. postuan bukatu du txapelketa.
Beñat Fernandez: “Ametsa Moto GPko txapelduna izatea da”
Beñat Fernadez Moto 3 kategorian arituko da hurrengo denboraldian, Team 109 talde irlandarrarekin. Andoaingo gidariak Red Bull Rookies Cup eta Supersport 300 kategorietan ibili eta gero egingo du salto Munduko Txapelketara. Supersport 300 kategorian, gainera, txapelduna izan zen 2025ean. Efren Vazquez pilotu ohia izango du lagun, oso gertukoa baitu.
Alazne Aurrekoetxea, Europako surf txapelduna
Surflari bizkaitarrak Europako titulua eskuratu du Salinasen (Asturias), SUP olatuen kategorian, final bikain batean nagusituta. Garaipenak sasoi betean dagoela berretsi du, duela aste gutxi Espainiako txapelketa irabazi ondoren.
Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Muduko Txapelketaren kayak finala, eta Echanizek hamargarren
Emakumezkoen K1 finalean, Jessica Fox australiarrak lortu du urrea, Evy Leibfarth estatubatuarrak zilarra eta Kimberley Woods ingelesak brontzea. Gizonezkoen K1 finalean, Jakub Krejci txekiarrak irabazi du, Michal Pasiut poloniarrak zilarra eta Giovanni De Gennaro italiarrak brontzea.
Maialen Chourraut eta Pau Echaniz, Oklahomako Munduko Txapelketako kayak finalera
Chourrautek jaitsiera garbia egin du, penalizaziorik gabe, eta seigarren izan da. Munduko txapelketa batean seigarren finala jokatuko dut lasartearrak. Bestalde, Echaniz zazpigarren izan da finalerdian, eta bere bigarren finala du.
Pou anaiek Alpamayo mendia igo dute, Perun
5.947 metro ditu, eta mendi ospetsua denez, espedizio ugari egiten dira egunero helburu berarekin. Horregatik, Ikerrek eta Enekok igoera gaueko hamaiketan hastea erabaki zuten, beste eskalatzaileak igotzen hasi aurretik.
Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan
Alex Segurak eta Oier Diazek agur esan diote lehiari.
LIV Golf azken txanpan sartuko da, eta Rahm txapeldun izan daiteke hirugarren urtez jarraian
Barrikako golflariak, sailkapen nagusian 928,5 punturekin dabil. Garaipena behar du Erresuma Batuko Irekian hirugarren koroa lortzeko, eta, era berean, Bryson DeChambeau estatubatuarra 644,4 punturekin dabil.