Masters txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muguruza banakakoan kanporatu dute baina binakako finalean izango da

Radwanskak hiru setetan kanporatu du euskal jatorriko tenislaria, bi ordu eta 40 minututan. Euskal jatorrizko tenislariak, hala ere, binakako finala jokatuko du.
Garbiñe Muguruza. Argazkia: Efe.
Garbiñe Muguruza. Argazkia: Efe.

Garbiñe Muguruzak galdu egin du WTAko Masterseko finalerdietan eta txapelketatik kanpo geratu da. Agnieszka Radwanska poloniarra gailendu zaio Muguruzari hiru setetan: 6-7, 6-3, 7-5.

Garaipen honi esker, Radwanskak aspalditik esperotako mendeakua hartu du, Muguruzaren aurka jokatutako azken lau partidetan galtzaile atera baita. Hala ere, Garbiñek lanak eman dizkio partida osoan.

Poloniarrak Petra Kvitova txekiarraren aurka neurtuko ditu indarrak finalean. Kvitova 6-3 eta 7-6 (3) gailendu zaio beste finalaurrekan Maria Sharapovari.

Binakako finala jokatuko du

Buruz burukoaren arantza ateratzeko aukera izango du binakakoan, euskal jatorrizko tenislariak finala jokatuko baitu Carla Suarez kanariarrarekin batera. Biak Andrea Hlavackovri eta Lucie Hradeckari gailendu zaizkie finalaurrekoan 7-6(6) eta 6-0.

Martina Hingis suitzarra eta Sani Mirza indiarra izango dira euren aurkariak finalean.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X