Bacsinszkyri irabazi dio
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garbiñe Muguruza, Txinako Irekiko txapeldun

Emakumezkoen zirkuituan lortzen duen bigarren txapelketa da, iaz Hobarten irabazitakoaren ostean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Garbiñe Muguruza nagusi izan da Txinako Irekian

Garbiñe Muguruzak denboraldiko lehen txapelketa irabazi du, Txinako Irekia, Timea Bacsinszky suitzarrari 7-5 eta 6-4 irabazita. Tentsioz betetako norgehiagoka izan da, eta Muguruza estu eta larri ibili da hasieran, lehen setean 2-5 izan baita aurretik, emaitza irauli aurretik.

Euskal jatorriko jokalariak emakumezkoen zirkuituan irabazten duen  bigarren txapelketa da, iaz Hobartem irabazitakoaren ostean. Denboraldi bikaina egiten ari da Garbiñe, Wimbledonen eta Wuhanen finalista izan baita.

Garaipen  honi esker, Muguruza munduko sailkapeneko laugarren postura igoko da, Maria Sharapova hirugarren sailkatua puntu bakar batera duela.

Gainera, Muguruzak Singapurreko Mastersa jokatzeko puntuak lortu ditu Txinako Irekian.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X