Australiako Irekian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Novak Djokovic: 'Armstrong lotsagarria da kirolarentzat'

Munduko sailkapeneko lehen postuan dagoen tenislari serbiarrak esan duenez, estatubatuarrari "titulu guztiak kendu behar zazikio, eta sufritzea merezi du".
Novak Djokovic
Novak Djokovic munduko sailkapaneko lehen postuan dagoen tenislaria. Argazkia: EFE

Novak Djokovic munduko sailkapeneko lehen postuan dagoen tenislariak Lance Armstrongen dopin aitorpenaz hitz egin du, eta " Armstrong kirolarentzat lotsagarria" dela adierazi du.

"Armstrongek dopatu egin zela aitortu zuen beste erremediorik ez zuelako. Dopatzen zela baieztatzen zuten milaka proba zeuden. Kirolarentzat lotsagarria da Armstrong bezalako kirolari bat izatea. Mundu guztiko hainbat jenderi iruzur egin dio Armstrongek", esan zuen Djokovicek Australiako Irekian Radek Stepaneki irabazi ondoren.

Djokovicek esan zuenez, "Armstrongi lortu dituen titulu guztiak kendu behar zazikio, eta sufritzea merezi du".

"Txirrindularitzan nuen konfidantza galdu egin dut. Jende askori gauza bera gertatu zaio. Nik lehen txirrindularitza jarraitzen nuen, txapeldun handiak jarraitzen nituen, baina horrenbeste iskanbilarekin, ez dut lehen bezala jarraitzen", gaineratu du tenislari serbiarrak. Djokovicek "tenisa kirol garbienetakoa" dela ere esan zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X