Tenisa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nadal txapelketetara itzuliko da Viña del Marren

Manacorreko tenislaria sei hilabete lesionatuta eman ondoren kantxetara itzuliko da Txileko txapelketan.
Rafael Nadal. Argazkia: EFE

Viña del Mar hiriko ATP probako antolatzaileek Rafael Nadal espainiarrak txapelketa jokatuko duela baieztatu dute (otsailalren 4tik 10era).

Mallorcako tenislariak sei hilabete kantxetatik at eman ditu belauneko lesio larri baten ondorioz, eta Txilen txapelketetara itzultzeko abagunea izango du.

Espainiarrak munduko laugarren postuan jarraitzen du, ATP sailkapenean, eta Viña del Marreko probaz gain, Sao Paulon eta Acapulcon egongo dela baieztatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X